Tolosak "Aske maitte, aske bizi" kantuaren erritmopean esan zion ezetz emakumeenganako indarkeriari

Tolosako Udala
2017/11/27 | Berdintasuna

Gazteria eta Berdintasun sailek bultzatuta, Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunean, Tolosa dantzan jarri zen Alex Sarduy eta Izaro-ren " Aske matte, aske bizi" kantuaren doinupean. Helburua: emakumeenganako indarkeriari ezetz esatea. Ehunka haur zein heldu gerturatu ziren Triangulo Plazara. Aurretik, berdintasunaren aldeko eta indarkeriaren aurkako lemak zituzten txapak egiteko aukera izan zuten bertaratutakoek Topaguneko hezitzaile eta gazteen eskutik.

Tolosaldeko Ataria-k eginiko bideoa: