Ero Etxe Elkartearen XXXI. Krosak atleta txikiz beteko du Tolosa urtarrilaren 21ean

Tolosako Udala
2018/01/11 | Kirolak

1987tik, etengabe, urtarrileko hirugarren igandean (aurten, urtarrilak 21), Tolosa atleta txikiz betetzen da. Arrazoia: Ero Etxe elkartearen haur krosa. XXXI. Edizioa izango da aurtengoa. Azken urteotan, 700 haur inguru atera izan dira urtero. Lasterketak Tolosako Udalaren babesa du.

11:30etan emango zaio hasiera San Frantzisko pasealekuan. Honakoak dira kategoriak, bakoitzari dagokion irteera ordutegia eta ibilbideen luzera:

  • 11:30 IM / Gizonezko Infantilak (2004-2005) 2 Itzuli luze: 2.800 m
  • 11:45 IF / Emakumezko Infantilak (2004-2005) Itzuli motz bat eta luze bat: 1.950 m
  • 12:00 AM / Gizonezko Alebinak (2006-2007) Itzuli luze bat: 1.400 m
  • 12:15 AF / Emakumezko Alebinak (2006-2007) Itzuli luze bat: 1.400 m
  • 12:25 BM / Gizonezko Benjaminak (2008-2009) 2 Itzuli motz: 1.100 m
  • 12:35 BF / Emakumezko Benjaminak (2008-2009) 2 Itzuli motz: 1.100 m

Izen-ematea Tolosako ikastetxeen bitartez egiten da.

Honakoa da ibilbidea: