Mugi Tolosako parte-hartzaileak kaleratzear diren egutegiaren irudi

Tolosako Udala
2017/11/21 | Kirolak

Mugi Tolosa ekimenak bere IV. edizioa abiatu zuen urrian eta asteazkenero, gazte zein heldu, Tolosan barrena ibilbideak egitera ateratzen dira. Ikasturteko lehen saio hauetan, bataz beste, 130 pertsona inguru atera dira astero.

Ekimena gehiago ezagutarazi eta belaunaldi ezberdinen elkargune izateak duen aberastasuna bistaratzeko asmoz, egutegi bat osatu dute. Partaideak dira egutegiaren irudi eta guztira 500 ale kaleratuko dituzte.

Abenduaren 13an emango da ezagutara eta lehenik parte-hartzaileei banatuko zaie ale bana. Parte-hartzen duten eragileen egoitzetan ere utziko dira: Iturriza, Harizpe eta Beti Gazte jubilatu elkarteak; Ilarki elkartea, Goienetxe Fundazioa, Gurutze Gorria, Iurramendi Egoitza, Uzturre Asistentzia Gunea, Osasun Publikoa, Osakidetza; Nagusilan adin nagusikoen boluntariak; eta Herrikide, Laskorain eta Inmakulada ikastetxeak. Ekimenaren babesle den Super Eko supermerkatuan ere izango da egutegia eskuratzeko aukera.

Ekimena herritarrei zabalik dago, eta nahi duen orok du ibilbide osasuntsu hauetan parte hartzeko aukera. Hitzordua: asteazkenero, 10:30etan eta 11:00etan, Zerkausian.