Azaroaren 25etik abenduaren 3ra ospatuko da Titirijairen 35. edizioa

Tolosako Udala
2017/11/22 | Kultura, Gazteria, Jaiak

7 herrialdeko eta 4 autonomia erkidegoko 15 konpainia izango ditugu gurekin azaroko azken astean egingo den Titirijai Jaialdian. Guztira 15 ikuskizun eskainiko dizkigute – haur txikiei, gaztetxoei eta helduei zuzenduak–. Haurrentzako eta helduentzako tailerrak egingo dira, besteak beste, eta kalean ere izango dira ikuskizunak.