Berazubiko Karrozak botatako suziriarekin eman zaie hasiera 2018ko iñauteriei

Tolosako Udala
2018/02/08 | Kultura, Gazteria, Jaiak

Plaza lepo bete eta jendea iñauteri gogoz. Halako irudia zen 12:00etakoa gaur Plaza Zaharrean. Haur, gazte zein ez hain gazte, guztiak bat, txilaba soinean, txarangen doinupean dantzan eta saltoka. Eztanda egin du jaiak, eta asteartera arte, irudimena dantzan ibiliko da herriko kaleetan. Egitarau osoa hemen kontsulta dezakezue.

Zuzenean eskaini du www.tolosa.eus -ek txupinazoa eta iñauterien jarraipena egingo da

Hain zuzen, egitarauan barneratuta dauden ekitaldi geientsuenen jarraipena egingo du udal web orriak. Diana zuzenean eskainiko da eta gainerako ekitaldien erreportaiak burutuko dira eta web orrian eskegi: danborrada, desfileak, karroza eta konpartsak, txarangak...

Horrez gain, “Tolosako iñauteriak” youtubeko kanala eta sare sozialak (twitter, facebook eta instagram) abian dira, eta bertan ere ikusgai izanen da edukia. Seinale instituzional gisa zabalduko da eta nahi duen ororen esku egongo da.

Tolosako udalaren eta “Tolosako Iñauteriak” sare sozialek unean uneko edukia zabalduko dute, eta herritar nahiz bisitariak #TolosakoIñauteriak traola erabiliz edukia elkarbanatzera gonbidatzen ditugu.

2018ko txupinazoa: