Jaiotzen lehiaketan izen emateko epea zabalik urtarrilaren 2a arte

Tolosako Udala
2017/12/12 | Kultura, Gazteria, Jaiak

Eguberriak ate joka dira eta jada egun berezi horietako programazioari azken ikutuak ematen ari da Udala. Ohiko eran, 24an iritsiko da Olentzero, 31n agurtuko dugu urtea eta urtarrilaren 5ean etorriko dira Ekialdeko Errege Magoak. Tolosarrek egindako jaiotzak izango dituzte kabalgatan bidelagun.

Hain zuzen, jaiotza aurkezteko izen ematea zabalik da jada eta Kultur Etxean egin behar da, urtarrilaren 2a bitartean. Urtarrilaren 3an eraman beharko dira jaiotzak Aranburu Jauregira, 17:30ak eta 20:30ak artean eta ikusgai egongo dira urtarrilaren 4a arte bigarrenez.

Errege Kabalgata egunean, jaiotzen lehiaketan parte hartu dutenek, 17:30etan joan beharko dute Aranburu Jauregira beren jaiotza hartzera.

Asialdiko begiraleak izango dira epaimahai lanak burutuko dituztenak. Sariak erregeek emango dituzte Zerkausian kabalgata egunean, ibilbidea amaitu ondoren.

Sariak honakoak dira:

1. saria: 40 €ko erosketa tiketa taldeko partaide bakoitzarentzat.
2. saria: 30 €ko erosketa tiketa taldeko partaide bakoitzarentzat.
3. saria: 20 €ko erosketa tiketa taldeko partaide bakoitzarentzat.

Oinarriak eta izen emate orriak www.tolosa.eus -en.