Joxan Artze poeta zendu da

Tolosako Udala
2018/01/12 | Kultura, Gazteria, Jaiak

Poeta, txalapartaria, Ez Dok Amairuko kide eta euskal literaturan erreferente izan da Joxan Artze. Gaur hil da eta gorpua Donostiako Errekalde auzoko Vascongada beilatokian egongo da. Hileta bihar izango da, Usurbilgo elizan, 19:00etan.

Ezaguna zen euskal kulturari eskeinitako aire zein molde berriengatik, ausarta izateagatik era ezberdin eta aurrerakoiei lekua egiten.  

Hainbat lan aberatsen artean, poesian, musikan zein literaturan, Artzek Mikel Laboaren kantu ezagunenen letrak idatzi zituen: "Txoria txori", "Ama hil zaigu", "Zaude lasai" edota "Geure bazterrak". 70eko hamarkadan Ikimilikiliklik ikuskizuna sortu zuen bere anaia Jesus, Mikel Laboa eta Jose Mari Zabalarekin elkarlanean sortua, gaur egun Tolosako Aranburu Jauregian ikusgai dagoena. Otsailaren 1a bitarte egongo da bisitatzeko aukera. Gainera, urtarrilaren 30ean, Josune Albisuk, Mikel Laboaren bizitzan eta obran adituak, hitzaldia eskainiko du Aranburun bertan.