Samaniego-Orixe V. Kultur Asteari ekingo diote hilaren 18an 'Transformatzen' emanaldiarekin

2018/01/12 | Kultura, Gazteria, Jaiak

Samaniego ikastetxeak eta Orixe Institutuak, Gorosti eta Asmo Berri guraso elkarteekin batera eta Tolosako Udalaren laguntzarekin, prest dute aurtengo Kultur Astea. Bosgarren edizioaren egitaraua auzketu berri dute aipatutako erakunde eta eragileetako kideek. Guztira 16 ekimenek osatuko dute urtarrilak 18tik otsailak 1era luzatuko den programazioa, eta horietatik 7, herritarrei zabalik egongo dira (naranja kolorean egitarauan).

Nuria Carbonell, Kultura, Jaiak eta Gazteria zinegotziak nabarmendu du eskola-hezkuntzak eta eskola-inguruak heziketan duen garrantziaren erakusle dela Kultur Aste hau: “eduki berezia eta zabala. Oso anitza: inguru digitala, kirola, nazioartea, sexu heziketa... Osagarritasuna du ezaugarritzat. Balioak transmititzen ditu. Eskolako materietan askotan ezkutuan edo bigarren maila batean gera daitezkeenak”.

Tolosaren kultur nortasunaren, sormenaren eta dinamismoaren adierazletzat jo du Tolosako ikastetxe publikoek osatutako programa: “Tolosan kultura herri nortasuna da. Tolosaren aberastasuna, eragile zein bestelako erakundeetatik sortzen diren ekimenetan oinarritzen da. Udalak horiek babestu, sustatu eta aberasteko egiten du lan. Eta zuek ere egungo Tolosa kulturalaren eta duen agenda oparoaren, horrek dakarren erakargarritasunarekin, sustatzaile zarete”.

Egitaraua:


 

Fitxategiak: 
PDF icon kartela.pdf