Udal webguneak Tolosako iñauterietako ekitaldiak eskainiko ditu

Tolosako Udala
2018/02/07 | Kultura, Gazteria, Jaiak

Herritarrek zuzenean jarraitu ahal izango dute txupinazoa eta diana. www.tolosa.eus -en hasiera orrian ikusi ahal izango dira. Berazubiko Karrozak botako duen suziriaren kontakizuna 11:00etan hasiko da bihar, osteguna, otsailak 8.

Gainontzeko ekitaldien erreportaiak burutuko dira eta web orrian eskegi: danborrada, desfileak, karroza eta konpartsak, txarangak...

Horrez gain, 'Tolosako iñauteriak' youtubeko kanala eta sare sozialak (twitter, facebook eta instagram) abian dira, eta bertan ere ikusgai izanen dira ekitaldiak. Seinale instituzional gisa zabalduko da, nahi duen ororen esku egonez.

Tolosako udalaren eta Tolosako Iñauteriak sare sozialek unean uneko edukia zabalduko dute, eta herritar nahiz bisitariak #TolosakoIñauteriak traola erabiliz edukia elkarbanatzera gonbidatzen ditugu.