Urteko lehen zine zikloaren bonoak larunbatean salgai Leidorren

Tolosako Udala
2018/02/20 | Kultura, Gazteria, Jaiak

Datorren larunbatean, otsailak 24, jarriko dira salgai zine ziklo berriaren bonuak Leidorreko leihatilan, 11:00etatik 13:00etara. Sorta hau otsailaren 24tik martxoaren 26ra luzatuko da.

Nabarmentzekoak dira 'Handia' filma emitituko dela berriz ere. 10 Goya sari eskuratu ostean, beste bi pase izango ditu Leidorren, pasaden urrian 6 alditan aretoa bete ostean. Otsailaren 27an, asteartean, 19:15etan eta 21:45ean. Bestalde, estreinaldi bat ere barneratu du ziklo honek: 'Errementari'. Martxoak 3, 4 eta 5ean izanen da.

Eta azkenik aipatu, Berdintasun sailaren eskutik, Martxoak 8aren bueltan, Emakumeen Nazioarteko Eguna, programatutako ekintzen baitan, 'Zinegoak' film laburren emanaldia antolatu dela martxoak 6rako, asteartea, arratsaldeko 20:00etan. Doanekoa da.

Honako filmak barneratuko ditu (eskuliburua atxikita*):

  • Otsailak 24, 26: 120 pulsaciones por minuto.
  • Otsailak 24, 25: El gran showman.
  • Otsailak 25: Sola en casa. (Haur zinea)
  • Otsailak 27: Handia.
  • Martxoak 1: The square.
  • Martxoak 3, 4, 5: Errementari.
  • Martxoak 4: Harpetarra. (Haur zinea)
  • Martxoak 6: Zinegoak film laburrak.
  • Martxoak 8: Demasiado cerca.
  • Martxoak 10, 11: Los archivos del pentagono.
  • Martxoak 11: Una familia feliz. (Haur zinea)
  • Martxoak 12, 13, 14: Mendi Film Festival.
  • Martxoak 15: Veronica.
  • Martxoak 17, 18, 19: La forma del agua.
  • Martxoak 18: Maya erlea, ezti-jokoak. (Haur zinea)
  • Martxoak 22: Suburbicon.
  • Martxoak 24, 25, 26: The Florida project.
  • Martxoak 24, 25: Cést la vie.
  • Martxoak 25: El hijo de Bigfoot. (Haur zinea)
Fitxategiak: 
PDF icon zinea.pdf