Fruta asko eta ezohiko produktuak azokan pasa den larunbatean

Tolosako Udala
2018/01/22 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa

Azoka lasaia bizi genuen larunbat honetan Tolosan. Fruta zerrenda oraindik aberatsa mantentzen da, kiwia eta sagarra nagusi direlarik, eta hauekin neguko barazkiak. Zenbait espezien kalitatea hobetu egin da joan den astearekin alderatuta, azalorearen edota zerbaren kasu, eta beste batzuk, exotiko bezela, ederki ari dira saltzen. Pack choia eta mizuna astero, goizeko lehenengo orduetan agortzen dira, asialdeko erosleek eramanda, eta beste batzuk, kalea edo txaiota esaterako, geroz eta famatuagoak bihurtzen ari dira.

Astero bezela, txerrikiak, esnekiak, gaztak, edota ogiak, besteen artean, saldu ziren ohizko postuetan. Erosle finkoak dituzte, eta asko dira produktu mota hauek azokan erosten dituztenak. Hemendik hilabete batera edo gazta berriekin hasiko direla ere aurreratu ziguten; beraz, adi.

Prezioak: