'Ongi etorri Tolosara' spota Fiturren aurkeztu da herriko enbaxadore ugarirekin, Tolosaldearen eskaintzaren baitan

Tolosako Udala
2018/01/19 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa

Tolosaldea, helburu turistiko jasangarri gisa garatzen jarraitzeko helburuarekin, Madrilen da Euskadiko stand-aren baitan hainbat promozio euskarriekin. Tolosaldea, The Basque Route izenpeko gunean da, Goierri-Tolosaldea gida orokorra eta Tolosa Gourmet, eskualdeko eskaintza gastronomikoaren gidarekin. Topic Museoaren informazioa eta Tolosako moleskinea ere eskura izango dute. Tolosako Udalak, hain zuzen, Tolosako promozio turistikorako bideoa aurkeztu zuen atzo, hilak 18, Madrilen biltzen den turismo sektoren profesionalaren aurrean. Lan honetarako bertara gerturatu ziren Olatz Peon Ormazabal, Tolosako alkatea eta Nerea Letamendia, Merkataritza, Azokak eta Turismo zinegotzia ere. Tolosako enbaxadore ugari ere izan zituzten bidelagun, Xabi Alonso futbolaria eta Iñaki eta Xabi Gorrotxategi parrilariak, hain zuzen.

Topic museoak, asteburuan gerturatzen den publiko orokorrarentzat Altzoko handia txotxongiloa egiteko tailerrak eskainiko du larunbatean 12:30, 14:00, eta 16:00tan. Igandean berriz 12:00tan eta 13:30tan. Hauen antolaketarako eta Topic-en promozioa egiteko,bertan izango da Idoya Otegui, Topic-eko zuzendaria ere. Azken ekintza honekin Handia pelikularen arrakastaren aria jarraituz, Altzo, Altzoko Handia, Topic eta azken finean, eskualdearen sustapena uztartu nahi izan ditugu.

Pasaden asteazkenean, urtarrilak 17, ireki zituen ateak Madrileko IFEMA feria-gunean ospatzen den FITUR (Turismoko Nazioarteko Azoka) azokak. Turismo sektorea hazi egin da estatu mailan eta baita Euskadin ere, momentu on honi lotuta, azoka hau ere %8 hazi da aurtengoan. Tolosaldeko turismo bulegoetan ere hobekuntza nabaritu da 2017an, %6 igo dira bisitariak eta bereziki barne turismoan eta atzerritarretan ikusi dira igoerak.