Zerkausia, parrila handi igandera bitarte

Tolosako Udala
2017/12/08 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa

Abenduaren 8tik 10era Txuletaren Festak hartuko du Zerkausia. Tolosa parrila handi bat da eta erretegietako ohiko menua ari dira eskaintzen Tolosako Casa Nicolas, Casa Julian, Burruntzi erretegiak eta Botarri Jatetxeak, zertxobait etzana den Tolosako parrilan erretako haragia erdigune duena. Ia otordu guztietarako txartel guztiak salduta, jangelan izango diren bisitarien jatorria anitza da oso: Venezuela, Paris, Italia eta estatuko bisitariak: Madrid, Bartzelona, Galizia, Alicante, Zamora...  Tolosaldea tour turismo bulegoan eskura daitezke txartelak: 943 69 74 13 telefonora deituz edota online www.tolosaldea.eus -en.

Gaurko bazkariaz gain, beste 3 zerbitzu eskainiko dira guztira, honako ordutegian: 14:00 – 15:00 / 21:00 – 22:00.​ Abenduaren 9an bazkari eta afaria eta 10ean bazkaria. 

Bertako produktuz osatutako menua da: Urdaiazpikoa, Nafarroako esparragoak, Kantauriko antxoak, Lodosako piperrak, Txuleta, Idiazabal gazta, Teila, zigarrotxoa eta gorrotxa. 45 euroko prezioa du. Haurrentzako menua ere badago 12 eurotan.

 

Argazki galeria

 

Bittor Arguinzoniz sukaldariari omenaldia gaur arratsaldean

Iaz Txuleta Festa sektoreko profesionalei bideratzeari ekin zitzaion haragiaren eltze ezberdinak jorratuz eta aurtengoan parrila dugu ardatz. Hori horrela, Etxebarri erretegiko sukaldaria omenduko dute Tolosako Udalak eta Tolosako erretegiek. Ekitaldia gaur izango da, abenduak 8, 19:30etan, Zerkausian. Letamendiak azpimarratu duenez, parrilaren goi sukaldaritzaren sortzailea izatera iritsi delako sarituko dute: “berrikuntza bideari erabat lotuta, jaki guztiak prestatzeko, tresna berriak eta parrila bereziak berak egiten ditu. Aipatu beharra dago Victorren hastapenak, parrilarekin lehen lotura, Tolosan izan zuela, Matias Gorrotxategiren ikaslea izan baitzen”. Gainera, Bittor Arguinzoniz eta Mikel Zeberioren arteko solasaldi bat ere izango da, Txuleta dastaketa batekin amaituko dena.

 

Zizka Mizkaka aritzeko gunea hirugarrenez

Zerkausia bitan banatu da hirugarrenez: jangela alde batetik, eta zizka mizka gunea, bestetik. Bertako produktuekin egindako haragi pintxo eta razioak zein edaria dastatzeko aukera izango da, giro gazte eta informalago batean. Barriola Harategia, Restaurante Fronton, Txomin Parrilla, Imanol Zubelzu eta Solana 4 izango dira jakiak prestatuko dituztenak. 1990 Gastrotekak eskainiko ditu edariak. Musika ere izango da zuzenean

Gunearen ordutegia:

  • Ostirala, abenduak 8: 12:00-16:00 / 18:00-22:00
  • Larunbata, abenduak 9: 12:00-16:00 / 18:00- 22:30
  • Igandea, abenduak 10: 12:00-16:00

 

EGITARAUA

Abenduak 8, ostirala
8 de diciembre, viernes

17:00 Profesionalen arteko pelota partidua, Beotibar pilotalekuan / Partido de pelota profesional, en el frontón Beotibar.

19:30 Bittor Arguinzoniz (Etxebarri Erretegia) sukaldariari Urrezko Parrila saria emango zaio, Tolosako Udala eta Tolosako Erretegien eskutik. Solasaldia Bittor Arguinzoniz eta Mikel Zeberioren artekoa, Txuletaren dastakea batekin amaituko dena.

21:00 – 22:30 Musika zuzenean Zizka Mizka gunean / Música en directo en el espacio Zizka Mizka.

 
Abenduak 9, larunbata
9 de diciembre, sábado

9:00 - 14:00 Tolosako Larunbateko Azoka / Feria de los sábados.

11:30 – 13:30 TOPIC: Bisita gidatu dramatizatuak / Bisitas guiadas dramatizadas.

12:00 – 16:00 Musika zuzenean Zizka Mizka gunean / Música en directo en el espacio Zizka Mizka.

14.00 – 15:00 / 18:00 – 22:30 Txuletaren Festako Bazkaria Zerkausian / Comida de la Fiesta de la Chuleta en el Tinglado.

21.00 – 22:00 Txuletaren Festako Afaria Zerkausian / Cena de la Fiesta de la Chuleta en el Tinglado.

Egun guztian zehar/Durante todo el día - Tolosako merkataritzaren eskaintzaz gozatzeko aukera aire zabalean dagoen Merkataritza gune handi batean / Tendrás la posibilidad de disfrutar del comercio en un auténtico centro comercial a cielo abierto.

 
Abenduak 10, igandea
10 de diciembre, domingo

12:00 Tolosako Alde Zaharreko bisita gidatua / Visita guiada al Casco Histórico de Tolosa.

12:00 – 16:00 Musika zuzenean Zizka Mizka gunean / Música en directo en el espacio Zizka Mizka.

14.00 – 15:00 Txuletaren Festako Bazkaria Zerkausian / Comida de la Fiesta de la Chuleta en el Tinglado.

 

 

Gabonetako azoka berezia abenduaren 23an

Urteko larunbata guztietan egiten den merkatuko guneez gain, Zerkausia (baserriko produktuak), Berdura plaza (lore eta landareak) eta Euskal Herria plaza (ehungintza, fruta, hestebeteak...), Tolosako beste plaza eta kale batzuk merkatu gune bihurtuko dira abenduaren 23an. Triangulo plazan elikagai ezberdinak izango ditugu erosgai; San Frantzisko ibilbidean eta Alondegian ere elikagaiak erosteko aukera izateaz gain, artisautza postuak ere aurkituko ditugu.