Berdintasuna

Berdintasuna

Departamentu honen ardura dira, besteak beste, honako hauek: Tolosako Udalak berdintasunarekin duen konpromisoa sendotzea; herritarren ahalduntzea eta partaidetza sustatzea, bereziki emakumeena; gaiarekiko sentsibilizazioa areagotzea; eta indarkeria sexista identifikatzeko, prebenitzeko eta desagerrarazteko lan egitea.

Jarduerak

Hauexek dira bere jarduera nagusiak:

  • Tolosako Udalak berdintasunarekin duen konpromisoa sendotzea. Informazioa, aholkularitza eta prestakuntza eskaintzea udal langileei eta udal ordezkari politikoei, Udalaren politika, programa eta ekintza guztietan genero-zeharkakotasun bultzatzeko.

  • Herritarren eta, bereziki, emakumeen ahalduntzea eta partaidetza sustatzea.

    • Herritarrekin eta, bereziki, emakumeekin harremanak finkatzea eta partaidetzarako eta lankidetzarako bideak ezartzea. Gainera, emakumeen partaidetza soziopolitikorako baldintzak sortu eta jartzea, beharrezkoa den emakumeen ahalduntze pertsonala eta kolektiboa sustatzeko.

    • Ahalduntze edo Jabetze Eskola: esperientziak, jakintzak eta narrazioak partekatzeko, gorputzaz gozatzeko eta diskurtsoak, artea eta erreibindikazioak sortzeko.

    • Emakume taldeei diru-laguntzak ematea, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko eta emakume taldeen partaidetza bermatzeko.

    • Jai berdinzaleak eta elkarte gastronomikoak: herriko jaietan genero ikuspegia txertatu eta emakumeen parte-hartzea sustatzeko neurri zehatzak abian jarri. Emakumeen parte-hartzeari begira interesa duten elkarte gastronomikoei prozesuan laguntza eman era pertsonalizatu batean.

    • Guretzako: Tolosaldeko jatorri ezberdinetako emakumeei zuzendutako gune bat da, harrera egiteko eta bizitzarako gaitasunak ikasteko. Tolosaldeko Migrazio Sailarekin elkarlanean egiten da.

  • Sentsibilizazioa eta arreta

    • Herritarrentzako sentsibilizazio-jarduerak diseinatu, garatu eta jarraipena eman, emakumeen eta gizonen ezberdintasun egoerari buruz eta berdintasuna sustatzeko abiarazi behar diren neurriei buruz.

    • Herritarrei emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alorreko informazioa eta aholkuak eman, kezkak argitu...

  • Indarkeria matxistarik gabeko herria izan dadin bultzatzea

    • I. Udal Protokoloa eta Lan-mahai iraunkorra: dokumentu bat da, erakundeen arteko jarduerarako eta koordinaziorako, hala, genero indarkeria eta sexu-erasoak bizi dituzten emakumeei arreta hobea emateko. (Gizarte Zerbitzuekin elkarlanean).

    • Beldur Barik/Hi haiz, hi! Jaialdia: urtero gazteen artean indarkeria sexista identifikatzeko eta prebenitzeko asmoarekin martxan jartzen den programa. (Gazteria Departamentuarekin elkarlanean).

  • Hezkidetza proiektua eta Lan-mahai iraunkorra. Tolosako ikastetxeei sexuaren araberako estereotipoak eta rolak baztertuko dituen garapen integrala eskaintzen zaie, bereizkeria-mota guztiak baztertzeko eta generoak behartu gabeko orientazio akademikoa eta profesionala bermatzeko. Berdinsex, aholkularitza sexologikoa: Tolosako herritarrek harreman afektibo-sexual osasuntsuagoak eta berdinzaleagoak izan ditzaten martxan jarritako zerbitzua da (Gazteria Departamentuarekin elkarlanean).

Plangintza partekatua

Partaidetza-prozesuak erraztea eta estrukturak eta mekanismoak sortzea, tolosan emakumeentzako etxe/gune bat antolatzearen egokitasuna eztabaidatzeko eta gogoeta egiteko

Ekintzen garapena ebaluatzeko erreferentziazko jarduera:

  • Beste toki batzuetan emandako esperientziak aztertu daitezke, abiapuntu gisa.
  • Lan-mahai tekniko-politikoa eratzea.
  • Gunearen/Espazioaren filosofia, helburu, lan-ildo, funtzionamendu, kudeaketa, finantziazio eta abarri buruzko hausnarketa parte-hartzailea egitea.
  • Tolosako eta Tolosaldeko emakumeen talde eta eragile ezberdinekin kontrastatzerozesu bat zabaltzea eta inplikazio-maila ahalik eta handiena lortzea.
  • Partaidetza-prozesu baten bidez herritar guztiei proiektua aurkeztea.

Gune/Espazioaren kokalekuaren eta eraikinaren azterketa e

Betetze maila

%50
50
Jatorri ezberdinetako herriko emakumeen jabetza, autonomia eta parte-hartzea sustatuko dituen jarduerak martxan jartzea. Baita maskulinitate rol eta estereotipoak berrikustea ere

Ekintzen garapena ebaluatzeko erreferentziazko jarduera:

  • Udalerriko esparru ezberdinetan (kulturan, kirolean, musikan, aisian, gazte lokaletan, zaintza-lan ordainduan, eta abar) dauden neska gazteekin gogoeta kolektibo bat egitea, beraien egoerak hobetzeko eta eraldatzeko estrategiak eta esku hartzeko proposamenak lantzeko.
  • Tolosako ikastetxe guztietan zuzendutako Hezkidetza egitasmoaren sistematizazioa eta ebaluazioa egin eta etor- kizunerako aurreikusten diren erronkak eta ildo estrategikoekin beste proiektu bat martxan jarri.
  • Maskulinitate eredu berria sustatzeko sentsibilizazio kanpainak eta ikastaroak antolatu.
  • Jaien behatokiaren diseinua eta garapena.
  • Jaietan eta elkarte gastronomikoetan berdintasuna sustatzeko kanpaina abian jarri eragileen inplikazioarekin.

Betetze maila

%80
80
Udalaren politiketan, jardueretan, antolaketan eta erabakietan genero-zeharkakotasuna txertatu

Ekintzen garapena ebaluatzeko erreferentziazko jarduera:

  • Genero-ikuspegia txertatzeko, udal departamentuak koordinatzeko, planiikatzeko eta parte hartzeko mekanismoak egokitzea.
  • Tekniko eta politikoentzako prestakuntza-plan bat diseinatu, garatu eta ebaluatu.
  • Udaleko departamentu bakoitzaren abiapuntuko egoerara egokitutako helburuak eta jardun planak inkatzea.
  • Administrazio prozeduretan (kontratazioetan, diru-laguntzetan, hitzarmenetan eta abar) genero-zeharkakotasuna txertatzea eta hizkuntza ez sexistaren erabilera sustatzea.
  • Udal araudietan genero-zeharkakotasuna txertatzea.

Betetze maila

%96
96
Sentsibilizazio, detekzio, prebentzio, interbentzio eta arreta politikak sustatu, indarkeria eta eraso sexistari, homofobiari, lesbofobiari eta transfobiari aurre egiteko

Ekintzen garapena ebaluatzeko erreferentziazko jarduera:

  • Indarkeriaren terminologia berriak udal protokoloan txertatu.
  • Indarkeriaren aurrean begirada eta ezagupena zabaldu, sentsibilizazio kanpainaren bidez.
  • Indarkeria matxistaren erroak ikustarazteko sentsibilizazio kanpaina martxan jarri.
  • Programa garatu, indarkeria sexistaren adierazpide desberdinak aurrez detektatzeko eta honen aurrean erantzun egokiak emateko.
  • Erakundeen arteko egungo koordinazio-mekanismoak sendotu, indarkeria sexista eta sexu-erasoak jasaten dituztenei arreta hobea emateko.
  • Tolosako ikastetxetan indarkeria eta eraso sexistak, homofobia, lesbofobia eta transfobia, detektatzeko eta prebenitzeko gazteei zuzendutako Beldur Barik programarekin jarraitu.

Betetze maila

%70
70
Berdintasuna demokraziaren balio gisa azpimarratu eta emakumeen lanaren garrantzi ekonomikoa eta soziala balioan jarri

Ekintzen garapena ebaluatzeko erreferentziazko jarduera:

  • Emakume eta gizonen arteko berdintasuna balio gisa azpimarratuko duen sentsibilizazio kanpaina martxan jarri.
  • Emakumeen lanaren garrantzi ekonomikoa eta soziala balioan jartzeko kanpaina martxan jarri.

Betetze maila

%50
50