Etxebizitza

Tolosako babes publikoko etxebizitzen alorrean dagoen eskaria kudeatzen du Zerbitzu honek.

Aurrez aurre, telefonoz edo bide telematikoz laguntza eta aholkularitza pertsonala ematen zaie herritarrei, etxebizitzaren alorrean kezkak argitu eta beharrizanei erantzuteko.

Jarduerak

Hauek dira Zerbitzu honen jarduera nagusiak:      

- UDAL ETXEBIZITZA TASATUEN ESKATZAILEEN ERREGISTROA

Erregistro horren helburua da, batetik, datu zehatzak ematea udal etxebizitza tasatuen adjudikazioa kudeatzeko eta kontrolatzeko eta, bestetik, informazio eguneratua edukitzea babes publikoko etxebizitzen programazioak dagoen eskaerara egokitzeko.

Inprimakia.

- TOLOSAKO UDALAREN ERRENTAMENDU ARAUBIDEKO ETXEBIZITZA BABESTUEN, ZUZKIDURA BIZITOKIEN ETA PAREKATUTAKO ETXEBIZITZEN ESKATZAILEEN ERREGISTROA.

Erregistroaren helburua da etxebizitza eskatzen duten pertsona fisikoak edo bizikidetza-unitateak erregistratzea, baldin eta betetzen badituzte errentamendu araubideko babes ofizialeko etxebizitzak, zuzkidura bizitokiak eta parekatutako etxebizitzak eskuratzeko araudian xedatutako baldintzak.

Gainera, babes ofizialeko etxebizitzak, zuzkidura-bizitokiak eta parekatutako etxebizitzak kudeatzeko eta esleitzeko beharrezko diren datuak ematea, herritarrei berdintasuna eta lehia bermatuta horiek eskuratzeko garaian.

Erregistroak Tolosako Udalari informazio eguneratua ematea, babestutako etxebizitzaren arloko informazio eguneratua ematea, etxebizitzen arloko jarduerak kontrolatu eta jarraitu ahal izateko, bai eta programazioak benetan dagoen eskarira egokitu ahal izateko ere.

Inprimakia