Tolosako Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren Berrikuspen Partziala

2014ko abenduaren 5eko Gobernu Batzordean, Tolosako Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren Berrikuspen Partzialari dagokion Aurrerapen dokumentoa onartu zen.

Hirigintzako Planeamendu Orokorra Tolosako hirigintza-erregimen orokorra zehazten du, eta beraz, baita udalerriko gaur egungo eta etorkizuneko hirigintza garapen eredua ere. Baina kontuan izan behar da, azken bost urteetan sekulako aldaketa sozial eta ekonomikoak gertatu direla krisiaren eraginez edota horren aitzakian. Horregatik, beharrezkoa da Plan Orokorraren aurreikuspenak egungo errealitateari egokitzea eta Tolosak dituen epe motz-ertaineko erronkei erantzutea.

Horretarako, Plan Orokorra bere osotasunean berrikusi ordez, Planak egiten dituen zenbait proposamen berriro aztertuko dira bere berrikuspen partzialaren bitartez.

Horrela, Plan Orokorraren berrikuspen partzialaren prozesua, lau fasetan banatzen da:

  1. Aurrerapena
  2. Irizpide eta helburuak
  3. Hasierako onarpena.
  4. Behin behineko onarpena.
  5. Behin betiko onarpena.

Hasierako dokumentua idazteko irizpide eta helburuak

2014ko abenduaren 5eko Gobernu Batzarrak Aurrerapen dokumentua tramitean jartzea erabaki ostean, bi hilabetez jendarrean egon da dokumentua, jendeak iradokizunak eta alternatibak aurkeztu ditzan. Horrela, behin hauek aztertu eta erantzunda, atzo, martxoaren 31n egindako Ohiko Osoko Bilkuran onartu zen Tolosako Hiri Ordenazioko Plan Orokorraren Berrikuspen Partzialaren hasierako dokumentua idazteko irizpide eta helburuak.

Irizpideak eta helburuak zehazteko orduan kontuan hartu dira ondorengoak: aurrerapenean egindako proposamenak; talde idazleak iradokizunen balorazioaren inguruan egindako txostena; talde idazleak “11.1 San Esteban Etxebizitza garapen berria” dela eta prestatutako bideragarritasun ekonomikoari buruzko txostena; 2015eko martxoaren 16ko dataz Ingurumen Administrazioaren zuzendariaren izenean sinatutako berrikuspenari buruzko ingurumen-jasangarritasunari buruzko erreferentzi-dokumentua eta Udal Plangintza Aholku Batzordeak onartua.

Horrenbestez hauek dira onartutako helburu eta irizpideak:
- “23.1 Usabal. Industria-garapen berria” azpiesparrua lurzoru urbanizaezin gisa sailkatzea.
- 19.1.1 “San Blas etxeen zatia” azpiesparrua desagertzea eta  19.1 “San Blaseko etxeak” lurzoru gisara sailkatzea.
- “19.2 Zumaian” azpiesparruko lursaila lurzoru urbanizaezin gisara sailkatzea.
- 14.4 “Elkano kalea”, azpieremu honek osatutako jarduketa integratu eremua eta exekuzio unitatea aurreikustea.
- “11.1 San Esteban. Bizitegi-garapen berria” azpiesparruan 550 etxebizitza berri inguruko garapena egitea proposatzen da, egokiak somatzen diren iharduera ekonomikoetara, ekipamentuetara... zuzendutako eraikuntzekin osatuz. Beti ere bideragarritasun ekonomikoaren baldintzapena. Horrez gain proposatzen da, Bonberenea eta Ferialekua mantendu, eta honetarako egokiak izan daitezkeen neurri zehatzak aipatutako Plan Berezian finkatzea. Baita, dauden beste eraikuntzak mantentzeari edo ez mantentzeari buruzko erabakiak gerora onartu beharreko Plan Berezian zehaztea eta 2009ko Plan Orokorreko proposamenak kontsolidatu, etxebizitzen errejimen juridiko-ekonomikoari dagokionez (babes ofizialeko etxebizitzen portzentajeak...).
- “33 Bedaioko hirigunea”  sei eta zortzi etxebizitza berri inguruko garapena proposatzen da.
- “22 Usabal industrialdea 1” eta “23 Usabal industrialdea 2”, egungo alineazio eta bolumetriaren barruan eraikigarritasuna handitzeko aukera ematea. Baita ere, 4. eta 5. kategoriako komertzio erabilpenen kokapena horretara espreski zuzendutako eremuetan soilik ahalbidetzea.

Herritarrek parte hartzeko programa

Ekainaren 30eko 2/2006 Legeko 108 artikuluan xedatutakoari jarraiki, Plan Orokorraren berrikuspenari hasiera formala ematearekin batera, herritarrek parte hartzeko programa finkatu beharra dago. Aipatu Parte Hartze Programa udalerriaren ezaugarrietan oinarritu beharra dago eta herritarrek eta elkarteek planaren taxutze lanetan behar bezala parte har dezaten bermatzeko beharrezkoak diren helburuak, estrategiak eta mekanismoak jaso behar dira.

Plan Orokorraren edukiaren baitan, Plan Orokorraren Errebisioa burutze aldera onartu beharreko dokumentu ezberdinen baitan, Parte Hartze Programak substantibitate propioa du eta hau motibatu egin behar da, bere helburu, estrategia eta baliabideak zehaztuz, modu autonomoan.

Planeamenduaren dokumentu autonomoa izan behar du, alegia.

Eta noski, Parte Hartze Programaren edukia zehaztea Udalaren esku dago, bere erabakia da zer nolako edukia behar duen izan, baina beti ere hartutako erabakia arrazoituz, egindako aukeraketa aurrera eraman nahi den errebisio mailaren eta garrantziaren araberakoa dela justifikatuz.

Tolosako Udal Plangintza Aholku Batzordearen Araudiaren 4.2.3 artikuluaren arabera, bere funtzioen artean, aholku batzordearei dagokio Herritarrek Parte Hartzeko Programa onartzea eta beronen aurreikuspenak hobeto betetzen laguntzea.

Tolosako Hiri Ordenazioko Plan Orokorraren Berrikuspen Partzialaren baitan udal gobernuaren aldetik proposatutako doikuntza urbanistikoan, besteak beste, honako alderdi hauek azpimarratu behar dira:

*Lursailen birsailkapena; konkretuki:
-    Sailkatzea lurzoru urbanizaezin gisara, orain hiri lurzoru modura sailkatutako lursailak.
-    Sailkatzea lurzoru urbanizaezin gisara, orain sektorizatu gabeko lurzoru urbanizagarri modura sailkatutako lursailak.

*    Murriztea udalerriko esparru eta azpiesparru desberdinetan bizitegi eta jarduera ekonomikoen hirigintza eraikigarritasuna.

*    Murriztea Plan Orokorrak aurreikusitako etxebizitzen kopurua eta jarduera ekonomikoen sabaia.

A.-    Lursailak birsailkatzeko proposamenak eta beren eraginak.

Hirigintza sailkapenen aurreikuspenak doitzeko proposamenak hauexek dira:

*Sailkatzea osorik edo partzialki lurzoru urbanizaezin gisara “23.1 Usabal. Industria-garapen berria” azpiesparruko lursailak -51.781 m²(s)-. Gaur egun hiri lurzoru modura daude sailkatuta.

*Sailkatzea lurzoru urbanizaezin gisara “19.2 Zumain” azpiesparruko lursailak -135.115 m²(s)-. Gaur egun lurzoru urbanizagarri sektorizatu gisara daude sailkatuta.

*Kontuan hartuz nola birsailkatu den -osorik edo partzialki- “23.1 Usabal. Industria-garapen berria” azpiesparrua, sailkatzea lurzoru urbanizaezin gisara “19.1 San Blas 19.1 San Blaseko etxeak” azpiesparruko terrenoak -gaur egun hiri lurzoru modura daude sailkatuta-, salbu "19.1.1 San Blas etxeen zatia” azpiesparruan kokatutako dauden etxeei lotutako terrenoa; horiek ez ditu ukituko  birsailkapenak.

*Desklasifikazio partziala “33. Bedaioko hirigunea” hirigintza esparruan.

B.-    Bizitegi eta jarduera ekonomikoen hirigintza eraikigarritasuna birdoitzeko proposamenak.

*Kontuan hartuz nolako birsailkapena egiten den –osoa edo partziala-, “23.1 Usabal. Industria-garapen berria” azpiesparruan aurreikusten diren industri lurrak, 24.800 m²(s), berregokitzea  edo ezabatzea.

*Birdoitzea 14.4 “Elkano kalea” eta 19.1.1 “San Blas etxeen zatia” azpiesparruak, lotuta daudelako jarduketa integratuko esparru berari eta, era berean, egikaritze unitate berari, “21.1 Usabal. Industria-garapen berria” azpiesparruarekin batera.

*Birdoitzea hirigintza eraikigarritasuna “11.1 San Esteban. Bizitegi-garapen berria” azpiesparruan, 2013ko maiatzean eta ekainean burututako herritarren partaidetza prozesuaren arabera. Plan orokorrak gehienez 1.066 etxebizitza eraikitzea aurreikusten du. Tolosarentzat Plan Orokorrak aurreikusten duen bizitegi garapen handieneko esparrua da. Era berean, Plan Berezi batera jotzen du, garapen helburu horren araberako antolamendu xehatu bat zehazteko.

*”22 Usabal industrialdea 1” eta “23 Usabal industrialdea 2”. Bi kasuetan pabiloi industrialak finkatu nahi dira beren egungo egoeran, eraikitako bolumenari eta lerrokadurei dagokienez; baina, kontuan hartuz eraikinen barneko hirigintza errealitate desberdinak (batzuk solairuarteak dituzte eta beste batzuk, berriz, solairuarteak, baina erabat eraikitako solairuak izatera heldu direnak), baimenduz solairu eraikuntza pabiloi guztietan. Horrek ekarriko du, jakina, hirigintza eraikigarritasuna handitzea.

“33 Bedaioko hirigunea”. Landa eremuan dago kokatuta eta hiri lurzoru gisara sailkatuta.  Aipameneko sailkapenari eustea aurreikusten da, baina ezarritako hirigintza eraikigarritasuna murriztuta.

    Doikuntza urbanistiko hauek guztiak, indarrean den Plan orokorraren edukiarekin alderatuz, Hiri Ordenazioko Plan Orokorraren Berrikuspen Partzialaren kasuan aurkitzen garela agerian uzten dute eta horregatik, aipatutako guztia aintzat hartuz, honako neurriak jasoko dituen HERRITARREN PARTE HARTZE PROGRAMA onartzea proposatzen da:

- Jendaurrean ikusgai jartzea aurrerapen dokumentua: 2 hilabetez (legeak ezarritako epe muga minimoa betez). Dokumentua 2014ko abenduaren 5eko Gobernu batzordean onartu zen eta 2014ko abenduaren 23an eman zen argitara Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. 2 hilabeteko epea zabalduz iradokizunak eta alegazioak aurkezteko.
- Herritar orori zuzendutako bilkura informatiboa. 2015eko urtarrilaren 26an, arratsaldeko 7:30etan, Udal Areto Nagusian, herritar orori zuzendutako bilera informatiboa burutuko da. Ordurako Tolosako etxebizitza guztietan gaiari buruzko triptiko informatiboa banatuta egongo da.
- Esku orri edo triptiko informatiboa. Tolosako etxe guztietan gaiari buruzko triptiko informatiboa zabalduko da. Bertan aipatuko dira, besteak beste, zer den Plan Orokorraren Errebisioa, Zergatik egiten den, Zer prozedura suposatzen duen, Zer eremuei eragiten dien eta Zer helburuarekin. Era berean, informazio osoagoa eskuratzeko bideak zeintzuk diren zehaztuko da (UDATE, Web orria, aurkezpen bilera zabala eta auzoetako bilerak, hitzorduak teknikariekin...).
- Zerbitzu teknikoen arreta zerbitzua prozesu guztian zehar. UDATEren bitartez, herritarrek udal teknikariekin bildu eta informazioa eskuratzeko hitzordua egiteko aukera izango dute.
- Webean zintzilikatu informazio osoa eta eguneratua prozesu osoan zehar.
- Auzo aurkezpen-bilerak. Era berean, San Esteban auzoko Auzo Elkartean, bilera informatiboa burutuko da otsailaren 3an, arratsaldeko 7:30etan.

San Estebani dagokionez, 2013ko maiatza-ekaina bitarte burututako parte hartze prozesuaren emaitza jarri beharko da mahai gainean lehen unetik.

Egindako bileren aktak azpian.