Kultura, Gazteria, Jaiak

Departamentuaren egitekoak honako hauek dira: kulturaren, gazteriaren eta jaien arloko udal programak, ekimenak eta jardunak planifikatzea, diseinatzea eta egitea; kultura sustatzea; kultur azpiegiturak kudeatzea; herriko kultur, gazteria eta jaietako eragileen jarduerak sustatzea.

Arloko informazioa aurrez aurre, telefonoz edo bide telematikoz ematen da, Kultura, Jaiak eta Gaztedia Departamentuaren instalazio, zerbitzu eta jarduerei buruz egiten dituzten kontsultetan.

Jarduerak

Hauexek dira jarduera nagusiak:

  • Liburuak eta bestelako euskarrietako materialak mailegatzea eta irakurzaletasuna dinamizatzea liburutegietan.

  • Antzerki-, dantza-, musika- eta zinema-programazio egonkorra.

  • Haur, nerabe eta gazteen beharrei egokitutako programak. Sustapena.

  • Ondarearen ikerketaz, zaintzaz eta zabalkundeaz arduratzea.

  • Gizartearen dinamizaziorako beharrezkoak diren ekipamenduen kudeaketa.

Plangintza partekatua

Tolosako kultur-guneen edota azpiegituren inguruko az- terketa eta hausnarketa integrala burutu, erabilpen eta eskaintza egoki baterako egokitzapenak eginez

Ekintzen garapena ebaluatzeko erreferentziazko  jarduera:

Kultur eragileekin batera kultur-guneen edota azpiegituren inguruko diagnostikoa burutzea

Betetze maila

%25
25
Kultur eskaintza zabala, kalitatezkoa, osagarria eta gertukoa eskaini

Ekintzen garapena ebaluatzeko erreferentziazko jarduera:

  • Ikus-entzunezko kultur EKINTZA berraztertzea modu parte hartzailean, kultur eskaintza zabala, kalitatezkoa, berdinzalea, osagarria eta bertakoa izatea aintzat hartuz.

 

Betetze maila

%50
50
Tolosako aisialdi-sortzailea sustatu eta elkarlana indartu

Ekintzen garapena ebaluatzeko erreferentziazko jarduera:

Aisialdi-sortzailea eskainiko duen urtez urteko eskaintza EKINTZA bat lantzea modu parte hartzailean alorreko eragile desberdinekin batera, emakume eta gizonen parte-hartzea orekatua izango dela bermatuz.

Betetze maila

%50
50
Tolosako memoria eta ondare historiko-artistikoa berreskuratu, kontserbatu eta zabalkuntza eman

Ekintzen garapena ebaluatzeko erreferentziazko jarduera:

Tolosako memoria eta ondare historiko-artistikoaren inguruan ikerketak burutzeko diru-laguntzak ematea, berdintasun irizpideak kontuan hartuz.

Betetze maila

%50
50
Gazteen emantzipazioa sustatzeko politikak diseinatu eta gauzatu

Actividad de referencia para la evaluación del desarrollo de las acciones:

  • Realizar un estudio-diagnóstico sobre los obstáculos y necesidades para la emancipación de la juventud.
  • Acompañamiento en el camino hacia la emancipación de los y las jóvenes. Mediante la realización de distintas acciones relacionadas con el ámbito profesional –concurso de ideas–, introduciendo criterios de igualdad.

Betetze maila

%25
25
Haur, nerabe eta gazteen arteko elkarlanerako, sormen ekintzetarako eta belaunaldi arteko ekintzailetzarako guneak ahalbidetu

Ekintzen garapena ebaluatzeko erreferentziazko jarduera:

  • Haurren hiria egitasmoaren barruan belaunaldien arteko informazioaren transmisioa landu.
  • Hirigintza alorrak egin beharreko udal ekipamenduen azterketa integrala burutu ondoren, espazio egokia hautatu eta modu partekatuen espazioa eta erabilera desberdinak definitzea, berdintasun irizpideak kontuan hartuz.

Betetze maila

%50
50
Haur, nerabe eta gazteen zerbitzuak ezagutarazi, indartu eta eragile eta erakundeekin elkarlanean jardun

Ekintzen garapena ebaluatzeko erreferentziazko jarduera:

  • Hezkuntza, prebentzio eta aisia alorretako elkarlan hitzarmenen sistematizazioa.
  • Haur, Nerabe eta Gazteen Zerbitzuen ber-definizioa modu parte-hartzailean burutu eta bisualizatu.

Betetze maila

%35
35
Haur, nerabe eta gazteen ikusgarritasuna, parte hartzea eta inplikazioa sustatu tolosako gizarte bizitzan

Ekintzen garapena ebaluatzeko erreferentziazko jarduerak:

  • Gazteen eta gazte-elkarteen arteko jardunaldi edota topaketak burutu bi urtean behin.
  • Haur, nerabe eta gazteen nahiak eta kezkak ezagutzeko diagnostiko partekatua egin.
  • Boluntariotzaren nazioarteko eguna bisualizatu herrian ekintza konkretuekin.

Betetze maila

%50
50