Uda honetan ingurumenari edo arlo artistikoari loturiko gazte auzolandegiak egingo dira, 11-17 urte bitarteko gazteei zuzenduta
2024/03/27 | Kultura, Gazteria, Jaiak
Parte-hartzeko bi txanda egongo dira aukeran: uztailaren 1etik 5era lehena eta 8tik 12ra bigarrena.
Izen ematea zabalik dago apirilaren 17a bitarte eta interesdunek UDATEn edota online, udal webgunean, eman dezakete izena.