Oinarriak

2018KO INAUTERIKO KARROZA ETA KONPARTSEN LEHIAKETAREN OINARRIAK.

MODALITATEAK ETA TALDEAK

Karrozak.

  • Gutxieneko neurriak: 2,5 mt. zabal, 7 mt. luze eta 1 mt. altu izango da plataforma.
  • Derrigorrezko baldintzak: Ibilgailu baten gainean egina edo atoian eramana, soinu ekipoa, emanaldia, extintorea, gutxienez 5 partaide (> 5 urte).

Konpartsak.

  • Gutxieneko neurriak: 2 mt. Zabal, 3 metro luze.
  • Derrigorrezko baldintzak: emanaldia.

Taldeak:

  • A taldea: 25 lagun baino gehiago.
  • B taldea: 13 eta 25 bitartean.
  • C taldea: 6 eta 12 bitartean.
  • D taldea: 1 eta 5 bitartean.

IZENA EMATEKO

Tolosako Kultur Etxean, edo Udalaren web orrian (www.tolosa.eus) eman behar da izena. Epea 2018ko urtarrilaren 28an bukatzen da.

Izena emandakoan, zenbaki bat jasoko du parte hartzaileak. Zenbaki hori, emanaldian, bistan jarri behar du.

EPAIMAHAIA

Zazpi kidek osatuko dute epaimahaia: Tolosako Udalaren bi ordezkarik (Jaiak eta Berdintasun sailak) eta Inauterietako karroza eta konpartsen lehiaketako ohizko parte hartzaileen bost ordezkarik: aurreko urteko bost horietatik denbora gutxiena daramaten biek jarraitzen dute hurrengo urtean ere, eta falta diren hirurak aurreko urteko irabazleen artean zozketan bidez osatuko dira. Epaimahaiak emakumeen eta gizonen ordezkaritza orekatua izango du. Ahal den heinean, sexu bakoitzak %40ko ordezkaritza izango du.

SARIAK

Sarituek txapela bana jasoko dute, zer sari den idatzita duela. Sariak hauek izango dira:

  • Karrozen lehen saria.
  • A taldeko konpartsen lehen saria.
  • B taldeko konpartsen lehen saria.
  • C taldeko konpartsen lehen saria.
  • D taldeko konpartsen lehen saria.
  • Karroza/konpartsa berdinzalenaren saria.

EPAIA ETA SARI BANAKETA

Epaia 2018ko otsailaren 16ean (Piñata igandearen aurreko ostirala) arratsaldeko 19:00etan Topic-en gauzatuko den ekitaldian emango dute jakitera. Bertan emango zaizkie txapelak irabazleei.

DIETAK

Inauteriaren ondoren, taldeek aurkeztutako datuak eta argazkiak ikusita, Udalak erabakiko du zein taldek izango duten dieta, eta zenbatekoa.

Dieta jaso ahal izateko, inauteriaren ondoren, derrigorrez aurkeztu behar da: (on line edo Kultur Etxean)

  • Karroza edo konpartsaren datuak (datu orria behar bezala beteta).
  • Karroza edo konpartsaren argazki bat. Argazkian parte hartzaile guztiak eta plataforma garbi ikusi behar dira.

Argazkiak eta datuak aurkezteko epea 2018ko otsailaren 23an bukatzen da, 13:00etan. (Piñata igandearen hurrengo ostirala).

Iñauterietan karroza edo konpartsaren baten intzidentzia jasoz gero, ahalik eta azkarren jakinaraziko zaio dagokion taldeari.

BERDINTASUN IRIZPIDEAK

Oro har, modu positiboan baloratuko dira harreman parekoak islatzen dituzten karrozak eta konpartsak, edota emakumezkoen partaidetza bultzatzen dutenak eta emakumeenganako edo bestelako identitate sexualenganako pentsamolde diskriminatzaileak sahiesten dituztenak (lesbianak, homosexualak, transexualak, intersexualak). Balorazioa egin aurretik, epaimahaikideei berdintasun irizpide horien xehetasunak helaraziko zaizkie.

BESTERIK

Karroza eta Konpartsek jende aurrean agertzen dituzten alkohol kontsumo ohiturak eredugarriak izan behar dute. Zentzu horretan, galarazita dago edari alkoholikoak agerian eramatea eta sustatzea. Alkohola modu arduratsuan kontsumitzea helduek, aldean behin, neurriz eta kontuz egitekoa da.

Konpartsak egiteko ez dira kotxeak erabiliko.

Konpartsa edo karrozatan ez da publizitaterik egingo.

Karroza eta konpartsa handietzak ibilbide bat dago, eta bertan geldirik egongo dira: Rondilla kalea, San Frantzisko kalea, Oria kalea, Nafarroa etorbidea eta Foruen Etorbidea. Ibilbide horretan toki finko bat nahi duten konpartsa txikiek eskatu egin behar dute. Tokiak zozketan bidez banatuko dira. San Frantzisko ibiltokian egotea egokitzen zaienak Leidor/Beotibar aldeko espaloiaren kontra jarri behar dute.

Txarangak uneoro errespetatu behar dira, batik bat kalejira garaian, bai gorakoan, baita beherakoan ere. Kalejiraren ibilibidea libre egon behar du (Zezen plaza, Oria Kalea, San Frantzisko Kalea, Trianguloa, Korreo Kalea, Berdura plaza). Ibildean eta alboetan dauden karroza konpartsen musika ekipoak itzalita egongo dira 18:00etatik 20:00etara.

Karroza eta konpartsen emanaldi guztiek goizaldeko 01:00etan amaitu behar dute, eta ezin dute goizeko 09:00ak baino lehenago hasi.

Karroza konpartsen sonido ekipoak gehienez 1.500 W izango ditu.

AZKEN ARAUA

Lehiaketan parte hartzeko izena emateak berekin du arautegi hau onartzea.

Tolosako Udalaren eskumena da lehiaketa honetan sortu daitezkeen arazoen gaineko erabakia hartzea.