Txartelak

Nazioarteko Ikasle-txartela (ISIC)

Nazioarteko Ikasle-txartela (ISIC)

ISIC txartela mundu osoko edozein herrialdetan erabil dezakezu. Bere abantailez gozatzeko, nahikoa da baldintza bakar bat betetzea: ikaslea izatea. 
 

Prezioa: 9,00 euro.

Honako hauek behar dituzu:

  • argazki bat
  • nortasun-agiria
  • zure ikastegiko matrikula edo agiria

Eskatu zure txartela

Nazioarteko Irakasle-txartela (ITIC)

Nazioarteko Irakasle-txartela (ITIC)

ITIC txartela atera dezakete ofizialki onartutako ikastetxe batean irakasle gisa kontratatuta daudenek. Txartel hau dutenek abantailak izango dituzte garraioan, ostatuan, museoetan, kulturguneetan, antzokietan eta beste hainbat lekutan.

Prezioa: 9,00 euro

Honako hauek behar dira:

  • argazki bat
  • nortasun-agiria
  • ikastegi homologatuaren agiria

Eskatu zure txartela

 

Gazte-txartela

Gazte-txartela

Gazte-txartelak Euskal Autonomia Erkidegoan eta Estatu espainiarrean balioa izateaz gain, Europan ere balio du. Europako 38 herrialdetan goza dezakezu eskaintzen dizkizun abantailez.

Prezioa: 6,00 euro

Honako hauek behar dira:

  • nortasun-agiria

 

Eskatu zure txartela

Go-25 txartela

Go-25 txartela

Go-25 txartela nazioartekoa eta 31 urtetik beherako gaztentzat da. Txartel honen bidez munduko edozein tokitan milaka abantaila eta beherapen izango dituzu.
 

Prezioa: 9,00 euro

Honako hauek behar dira:

  • argazkia
  • nortasun-agiria

Eskatu zure txartela

 

Aterpekide txartelak

Aterpekide txartela

Txartel hau nazioartekoa da. Aterpekide-txartela izanez gero, edozein adinetako jendeak ostatu har dezake Estatuko zein atzerriko aterpetxeetan. 

Honako hauek behar dira:

  • nortasun-agiria

Eskatu zure txartela