Tolosanklisk

Lehiaketa 2017. Informazio guztia

GAIA

“Tolosako eraikinak” da lehiaketaren edizio honetako gaia.

SARIAK

Irabazle 1: argazkia egutegiaren azalean agertuko da + 600 €
12 Finalista: argazkia egutegiaren hilabeteetako batean agertuko da + 200 €

OINARRIAK LABURTUTA

  1. Lehiaketaren gaia: "Tolosako eraikinak"
  2. Argazkien formatua: etzanak/horizontalak 2 Mb eta 10 Mb bitarteko pisukoak.
  3. Parte-hartzaile bakoitzak aurkez dezakeen argazki-kopurua: 1 eta 5 bitartean.
  4. Lehiaketaren faseak:
    • Argazkiak aurkezteko epea: ekainaren 30era arte.
    • Epaimahai batek hautaturiko 40 argazki finalisten aurkezpena: irailaren 15ean.
    • Ikusleen bozketa: irailaren 15etik 30era.
    • Argazki irabazleen aurkezpena: urriak 3.
    • Botazioan parte hartu dutenen arteko sariaren zozketa: urriak 3
    • Egutegia banatzea: azaroaren 8, 9 eta 10en.
  5. Igo zure argazkia/k webgune honen bidez.

 

OINARRIAK OSORIK

Lehiaketaren helburua

Tolosako Udalak 2018ko egutegia osatuko duten argazkiak hautatzeko lehiaketa deitzen du.

Lehiaketa proposamenak aurkeztu nahi dituzten guztiei irekita dago, eta herritarrek argazkirik gustukoenak bozkatzeko aukera izango dute. Epaimahai batek 40 argazki aukeratuko ditu aurkeztutako guztien artean, eta horietatik herritarren bozka gehien jasotakoa izango da egutegiko azaleko argazki nagusia. Ostean, epaimahaiak aukeratuko ditu hilabete bakoitzeko argazki bana, hau da, guztira 12. Botoa eman dutenen artean saria zozketatuko da.

Parte-hartzea sustatzeko asmoz, lehiaketa sarean izango da, Tolosako Udalaren web orriko (www.tolosa.eus) gune espezifiko batean. Bertan lehiaketaren kudeaketa publikoa ahalbidetuko da, eta fase hauetako bakoitzaren garapena gertutik jarraitu ahal izango da.

Lehiaketako faseen laburpen kronologikoa

Izena emateko eta argazkiak aurkezteko epea: ekainak 30

Finalisten iragarpena: irailak 15

Herritarren bozketa: irailak 15 – 30

Irabazleen jakinarazpena: urriak 3

Botoa eman dutenen arteko sariaren zozketa: urriak 3

Argazkiak

Argazkiak argitaragabeak izan behar dute.

Parte-hartzaile bakoitzak gehienez 5 argazki aurkeztu ahal izango ditu lehiaketara.

Gaia: TOLOSAKO ERAIKINAK

Argazkietan, lehenengo edo erdiko planoan, norbait azalduko balitz, pertsona horren baimen explizitua aurkeztu beharko da, eta egileak izango du erantzukizuna erreklamazio baten aurrean.

Argazkiak Tolosan egindakoak izango dira.

Argazkiak nola entregatu

Tolosako Udalaren webgune ofizialean aurkeztu ahal izango dira: www.tolosa.eus. Informazioa behar izanez gero, Antonio Maria Labaien Kultur Etxera jo daiteke. (Trianguloa plaza 1 – 20400 TOLOSA).

Argazkiak 2017ko ekainaren 30a bitartean bidali ahal izango dira.

Aurkeztutako argazki guztiak web orriko aplikazioan azalduko dira. Iraingarritzat edo desegokitzat jotzen dituen proposamenak ez onartzeko eskubidea ere izango du Tolosako Udalak. Halakorik gertatuz gero, Tolosako Udalak berak erabakiko du proposamenak ez onartzeko arrazoiak zeintzuk diren egileari jakinarazi edo ez.

Parte-hartzaileek formulario bat bete beharko dute proposamenak aurkezterakoan, eta bertan, beren helbide elektronikoa, izen-abizenak, sexua, telefono zenbakia, argazkiaren titulua eta argazkia non egin den jarri beharko dituzte. Argazkiak JPG formatuan aurkeztu behar dira, formatu horizontalean. Gutxienez 2 Mb eta gehienez 10 Mb-eko pisua izango dute.

Argazkiak izenburua izatea oso garrantzitsua da, batez ere, proposamena bozkatzeko fasean sartzen denean hura identifikatu ahal izateko eta erreferentzia bat edukitzeko. Datu hori nahitaezkoa izango da argaziaren izen-emate fasean.

Egilearen datuak jasotzen dituen formularioak izen-ematea egiaztatuko du, eta epaimahaiaren erabakia ezagutu ostean bakarrik erabiliko da aurkeztutako proposamenak identifikatzeko. Epaimahaiak ez du datu basera sartzerik izango.

Ezarritako artxibo formatua, euskarria edo tamaina errespetatzen ez duten argazkiak zuzenean baztertuko dira.

Argazki irabazleak hautatzea

Argazki irabazleak aukeratzeko, lehen hautaketa bat egingo du epaimahaiak. 40 argazki aukeratuko ditu aurkeztutako guztien artean.

40 argazki horiekin erakusketa egingo da webgunean eta Aranburu Jauregian, irailaren 15etik 30era, eta bozkak, webgunearen bidez soilik eman ahal izango dira.

Bozketa epea amaituta, eta herritarren argazkia aukeratuta, hilabete bakoitzeko beste hamabi argazki aukeratuko ditu epaimahaiak.

Epaimahaia

Epaimahaia argazkigintzarekin eta arte munduarekin lotura duten pertsona adituek osatuko dute, eta erabakia apelaezina izango da.

Irabazleen berri ematea

Irabazleak, Tolosako Udalaren web orrian, sare sozialetan eta komunikabideetan jakinaraziko dira.

Herritarrek on line bozkatzeko sistema

Lehiaketan botoa eman ahal izateko, www.tolosa.eus helbideko aplikazioan izena eman beharko da, honako datuok eskatuko dituen formularioa beteta: helbide elektronikoa, izen-abizenak, sexua, eta harremanetarako telefono zenbakia.

Erabiltzaile bakoitzak boto bakarra eman ahalko du.

Tolosako Udalak iruzurra egin duen susmoa eragiten dion edozein erabiltzaile kanporatu ahalko du; era berean, haren kontua itxi eta eman zituen botoak baliogabetuko ditu.

Boto emaile guztien artean I-PAD MINI bat zozketatuko da.

Saritutako eta saritu gabeko argazkien erabilera

Saritutako argazkiek 2018ko Tolosako Egutegia osatuko dute. Tolosako Udalak argazki irabazleak nahi dituen helburu guztietarako erabili ahal izango ditu, eta, hala, argazkiok nahi bezala kopiatu edo egokitu ahal izango ditu; halaber, beharrezkotzat jotako formatu eta euskarri guztietan erabiltzeko aukera izango du, horretarako egileari inolako baimenik eskatu beharrik izan gabe.

Aurkeztutako gainontzeko argazki guztiak Tolosako Udalaren argazki funtsean gordeko dira, eta helburu publikoa duten ekitaldietan erabili ahal izango dira, beti ere egilearen aipamen zehatzarekin.

Sariak

Argazki irabazleen egileei:

Egutegiaren azalerako argazkiaren egilearentzat saria SEIREHUN EURO (600 €) garbikoa izango da, eta egutegiko hilabete bakoitzeko argazkien egile bakoitzarentzat BERREHUN EURO (200 €) garbikoa. Sariak banku transferentzia bidez emango dira

Bozketan parte hartzen duten herritarrei:

Bozka eman dutenen artean I-PAD MINI bat zozketatuko da.

DATU PERTSONALAK ERABILTZEKO ONESPENA ETA DATUON BABESA

Lehiaketan parte hartzen dutenek beren datu pertsonalak Datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoko xedapenen arabera erabiltzeko baimena ematen dute, betiere honako promozio honetako helburuak bete eta Tolosako Udaleko albiste, berrikuntza eta informazioak komunikatzeko asmoz.

Horrenbestez, emandako datu pertsonalak Tolosako Udalaren jabetzako fitxategi automatizatu batean sartuko dira aurreko paragrafoan deskribatutako helburuetarako. Datuok emateari uko eginez gero, ezinezkoa izango da lehiaketan parte hartzea. Parte-hartzaileak datuen sarbide, aurkaritza, zuzenketa edo baliogabetze eskubideak gauzatu ahal izango ditu, honako helbide honetara idatziz: Tolosako Udala – Kultur Departamentua – Trianguloa plaza, 1 – 20400 Tolosa. Idatzian honako erreferentzia hau jarri beharko du: «2017ko Tolosako Egutegiaren argazki lehiaketa».

Lehiaketa amaitutakoan, Tolosako Udalak parte-hartzaileek emandako datuok gordeko ditu. Horrenbestez, Informazioaren gizarteko eta merkataritza elektronikoko zerbitzuen uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez, parte-hartzaileek udalaren komunikazioak jasotzeko baimena ematen diote Tolosako Udalari. Hartzaileek edozein unetan izango dute komunikazioak jasotzeko emandako baimena bertan behera uzteko aukera; horretarako, nahikoa izango da beraien nahia bidaltzaileari jakinaraztea Tolosako Udalari zuzenduz aldez aurretik aipatu dugun helbidearen bitartez.

Lehiaketak behar bezala funtziona dezan, ezinbestekoa da emandako datuak egiazkoak eta osoak izatea; era berean, parte-hartzaileen laguntzari esker uneoro eguneratuta eduki behar dira. Emandako datu pertsonalak faltsuak, osatu gabeak edo eguneratu gabeak izanez gero, Tolosako Udala kasu zehatz horietan izan litezkeen betekizunetatik liberatuta geratuko litzateke, baita lehiaketa behar bezala amaitu ahal ez izateak sortutako balizko edozer ondoriotatik ere; beharrezkotzat joz gero, lehiaketaren onuradunik ez izatea erabakitzeko aukera ere izango luke.

Irabazle suertatu eta saria onartuz gero, parte-hartzaileek beren izena eta irudia publizitaterako erabiltzeko baimena ematen diote Tolosako udalari.

AZKENA

Lehiaketaren oinarrietako edozein ataletan gerta daitezkeen zalantza edo desadostasunen aurrean, antolatzaileak erabakiko du.