Bazkide izan

Liburutegiko txartela izan behar duzu hainbat zerbitzu erabiltzeko, esate baterako, mailegu-zerbitzua.

Txartela doakoa da eta honako liburutegietan eskura dezakezu: helduenean, haurrenean eta udarakoan. Txartela Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko  liburutegi guztietan erabil dezakezu.

Liburutegietan aurkituko duzun inprimakia beteta entregatzean jasoko duzu txartela, momentuan egiten baitugu.

18 urtetik beherakoen inprimakietan tutoreok sinatu behar duzue eta eskatzen diren datuak bete.

Haurren txartela duzuenok, 16 urte betetzean, helduen liburutegian aurkeztu behar duzue txartel zaharra berria eskuratzeko.

Bestalde, erakundeok baduzue zuen izenean gure txartelak eskuratzeko aukera, baina txartel horiek gureetan bakarrik erabil ditzakezue.

Txartela galduz gero, liburutegiko langileoi adierazi eta beste bat inprimatuko dizugu. Dena den, egon adi: lau aldiz baino gehiagotan galdu dutenek hilabetean ezin izango dute mailegu zerbitzua erabili, eta bost aldiz baino gehiagotan galdutakoek, berriz, sei hilabetetan.

Sareko beste liburutegietako txartelez gain, IZENPE txartela ere erabil dezakezu. Baina aldez aurretik inprimakia bete behar duzu sareko edozein liburutegitara jotzen duzun lehenengo aldian.