Informazio praktikoa

Tolosako Udal Liburutegia bi egoitzatan banatutako zerbitzua duzu: helduen liburutegia, Aranburu jauregian; haurrena, Errotan.

Horrezaz gain, liburutegitik bertatik kanpo beste zerbitzu batzuk ere eskaintzen dizkizugu, liburutegiaren hedapenak izenekoak, alegia. Gure eskaintza tolosarrei hurbiltzea dute helburu eta hiru dira: Udako liburutegia, Usabal kiroldegian; Aldaba liburutegia, Aldaba auzoan; eta bi liburu-txoko, Osasun Zentroko Pediatrian. Hedapen bakoitzak bere ezaugarriak eta kudeatzeko era ditu; esate baterako, Udako liburutegia, bere izenak dioen bezala, ekainetik irailera dago zabalik, edo Aldaba liburutegia bertako auzokideek kudeatzen dute.

Bestalde, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko partaide garenez, sareko linea katalogoan parte hartzen duten 200 liburutegi baino gehiagotako mailegu-zerbitzuak eskura dituzu gure liburutegiko txartelari esker.

Arautegia

HELDUEN LIBURUTEGIA
Aranburu jauregia
Andre Maria plaza, 4
20400 Tolosa
Tel. 943 697462
E-maila
ORDUTEGIA

HAUR LIBURUTEGIA
Errota
Andre Maria plaza, 5
20400 Tolosa
Tel.943 697461
E-maila
ORDUTEGIA

UDAKO LIBURUTEGIA
Usabal kiroldegia
Usabal 25 A
20400 Tolosa
Tel.943 697462
E-maila

ALDABA LIBURUTEGIA
Intxur Auzo Elkartea
Apaiz Etxea
20400 Tolosa
Tel.943 697462
E-maila