Haur liburutegia

Haur liburutegia 1996an zabaldu genuen, 0-16 urte bitarteko haur-gazteen eta euren guraso edo hezitzaileen beharrei erantzuteko. Hasieran, Antonio Maria Labaien kultur etxean kokatu genuen. Gaur egun, helduen liburutegiaren ondoan dago, Errota izeneko eraikinean.

Eraikina 3 solairutan banatuta dago. Liburutegiko sarrera 2. solairuan duzu, eta bertara heltzeko bi aukera dituzu: igogailuz, beheko solairutik sartuta, edo oinez, kanpoko eskailerak erabilita.

Liburutegi barruan solairu batetik bestera joateko igogailua erabili behar baduzu, liburuzainari adierazi behar diozu.

Zerbitzuak

  • Mailegua eta Liburutegien Arteko Mailegua
  • Informazioa
  • Erreprografia
  • Komikiteka
  • Hemeroteka
  • Bideoteka eta Fonoteka
  • Internet, Ofimatika eta WI-FI konexioa
  • Hainbat interesgune
  • Udan, kaleko liburutegia
  • Ekintzetarako gunea

Guneen antolaketa

0 solairuan: postontzia (kanpoaldean), eraikineko sarrera nagusia, biltegia eta igogailua.

1. solairuan: informaziorako erakusmahaia, Bideoteka eta Fonoteka, Internet eta Ofimatika, informazio liburuak eta 8-16 urte bitartekoentzako literatura, Tolosa bilduma, Erreprografia zerbitzua eta Ezagutza-txokoa (etxerako lanak egiteko gunea).

2. solairuan: liburutegiko sarrera eta harrerako erakusmahaia, Txiki-txokoa (0-5 urte bitartekoentzat), Irakurgela (6 urtetik gorakoentzat), Hemeroteka eta hainbat interesgune (Gurasoen txokoa, Jatorrizko bertsioa, Bularretik mintzora (BM) eta Badakit irakurtzen).

3. solairuan: Komikiteka, Ekintzetarako gunea eta liburu-biltegia.

Funtsaren antolaketa

Euskarazko, gaztelaniazko eta ingeleseko materialak nahasturik daude. Hortaz, bizkar etiketaren kolorearen arabera jakin dezakezu ze hizkuntzatan dagoen dokumentua: urdina, euskaraz; zuria, gaztelaniaz, eta horia, ingelesez. Gainontzeko hizkuntzak Jatorrizko bertsioa interesgunean daude.

Alde batetik, literatura alfabetikoki ordenatuta dago, idazlearen abizenaren arabera. Horrez gain, 8 urtetik gorakoentzako eleberriak generoz genero  antolatuta daude.

Beste aldetik, Informazio liburuak, ikus-entzunezkoak eta ordenagailuko fitxategiak SHU-Sailkapen Hamartar Unibertsalaren arabera eta alfabetikoki ordenatuta daude. Eta entzunezkoak, gaika.

Horrez gain, Interesguneko dokumentu gehienak bizkar etiketaren hasierako letra baten arabera bereizita daude, Jatorrizko bertsiokoak eta BMkoak izan ezik, pegatina baten bidez bereizten baitira.

Halaber, gune guztietan gurditxoak edo kutxatxoak dituzu erabilitako liburuak uzteko.

LITERATURA

INFORMAZIO LIBURUAK

T-82-3 Txiki-txoko

82-3     Irakurgela

I-88-3   Badakit Irakurtzen Interesgunea    

82-91   Komikiak

82-1 Olerkia. Alegiak

82-2 Antzerkia

82-31 Bizitzako gertakizunak

82-32 Historikoak

82-33 Abentura

82-34 Beldurra eta misterioa

82-35 Umorea

82-36 Fantasia

82-37 Zientzia-fikzioa

82-38 Animaliak protagonista

82-39 Gai erlijiosoa

82-4 Klasikoen egokitzapenak

82-8 Generoak nahasian

0 Hiztegiak. Entziklopediak. Informatika
1 Filosofia. Psikologia
2 Erlijioak
3 Gizarte zientziak. Soziologia. Zuzenbidea. Politika. Hezkuntza
5 Zientzia hutsak. Matematika. Fisika. Kimika. Biologia
6 Medikuntza. Sukaldaritza. Enpresa
7 Artea. Kirolak
8 Hizkuntzalaritza. Literatura
9 Biografiak. Geografia. Historia

* Gurasoen txokoko dokumentuek sailkapen hau dute, baina sailkapena baino lehen, G letra.

IKUS-ENTZUNEZKOAK

ENTZUNEZKOAK ETA ORDENAGAILUKO FITXATEGIAK

DVDB 0 Entziklopediak. Informatika
DVDB 1 Filosofia. Psikologia
DVDB 2 Erlijioak
DVDB 3 Gizarte zientziak
DVDB 5 Zientzia hutsak. Biologia
DVDB 6 Medikuntza. Sukaldaritza. Baserria
DVDB 7 Artea. Kirolak

DVDB 79 Ikuskizunak (pailazoak)

DVDB 791  Pelikulak

DVDB 791.228 Marrazki bizidunak

DVDB 791.5 Ikus-entzunezko didaktikoak
DVDB 8 Hizkuntzalaritza. Literatura
DVDB 9 Biografiak. Geografia. Historia

CD SR21 Lo-kantak. Jolasen abestiak

CD SR22 Gabon-kantak

CD SR23 Ipuin musikatuak

CD SR24 Zinema-musika. Ikuskizunak

CD SR25 Musika hastapena

CD SR398 Euskal musika

CD SR62 Pop-a

CD SZ1 Ipuinak. Olerkiak. Antzerkiak

CDR 0 Entziklopediak

CDR 1 Filosofia. Psikologia

CDR 2 Erlijioak

CDR 3 Gizarte zientziak

CDR 5 Zientzia hutsak. Biologia

CDR 6 Medikuntza. Teknologia. Garraioak. Baserria

CDR 7 Artea. Arkitektura. Kirolak. Musika. Dantza

CDR 793.7 Ordenagailuko Jokoak

CDR 793.7:37 Ordenagailuko Joko hezigarriak

CDR 8 Hizkuntzalaritza. Literatura

CDR 9 Biografiak. Geografia. Historia

Postontzia

Itzulitakoa uzteko, kaleko postontzia duzu. Itzulitakoa 16:45ean eta 19:45ean jasotzen dugu, eta eskolako oporretan 09:45ean eta 13:45ean. Halere, jarraian zerbait maileguan hartzeko asmoa baduzu, ez erabili postontzia, erakusmahaia baizik.