Bideoteka eta fonoteka

Helduen eta haurren liburutegietan, entzunezkoak, audioliburuak eta ikus-entzunezkoak maileguan eraman daitezke, eta haurrenean, baita ikusi eta entzun ere.

Ikus-entzunezkoen kasuan, liburuzainari eskatu behar diozu aparatua martxan jartzeko. Gehienez ere bi erabiltzailek ikus dezakete DVD bera batera. Bestalde, bi pelikula ikusteko aukera daukazu eta astero aldatzen dugu eskaintza.

CDak entzuteko, berriz, zuzenean entzun ditzakezu liburuzainari baimenik eskatu gabe; bi gailu ditugu horretarako.

Mailegua

Dokumentu mota

Kopurua

Epea

Epea luzatzeko aukera

DVDak

6*

7 egun

7 egun

CDak edo audioliburuak

6*

7 egun

7 egun

* Helduentzako 3 eta haurrentzako beste 3.

Audioliburuak deskargatzeko helbideak:

Sarean: katalogoan zure burua identifikatu eta "audiolibros" estekan klikatuz gero, audioliburuak deskargatzeko aukera daukazu.

Etxegiroan: On line edo sarean entzuteko, euskarazko zein gaztelaniazko ipuinak.

Booksshouldbefree: audioliburu eleanitzak, on line edo sarean entzun eta deskargatzeko.