Informazioa

Helduen liburutegian 73 irakurketa-puntu dituzu, hiru gunetan banaturik, funtsa kontsultatzeko, eta ikusmen urritasuna dutenentzat, bi lupa.

Haurrenean, aldiz, lau txoko: Txiki-txokoa, 0-5 urte bitarteko haurrentzat; Irakurgela, 6 urtetik gorakoentzat; hemeroteka eta ezagutza-txokoa, etxeko lanak egiteko gunea. Udaran, gainera, sarrerako terrazan, mahai eta aulki batzuk jartzen ditugu umeek kalean irakur dezaten.

Bestalde,  bi liburutegietan era guztietako ezagutza eta informazioa  eskaintzen dizugu. Hurbil zaitezke online ez dauden obrak kontsultatzera; atlasak, entziklopediak edo hiztegiak erabiltzera; edo, besterik gabe, bilatu nahian zabiltzan informazioa galdetzera.

Ahal dugun neurrian lagunduko dizugu, eta erantzunik ez dakigunean beste liburutegi-zerbitzu handiagoetara joko dugu zure informazio premiari erantzuna emateko; esate baterako, “Galdetu, liburutegiek erantzungo dute” zerbitzura.

Zuk zeuk erabil dezakezu informazio-zerbitzu hau, edo nahiago baduzu, guk egin dezakegu kontsulta zugatik, eta liburutegiko erakusmahaian erantzuna jasoko duzu.

Klikatu irudia zure kontsulta egiteko, erantzuna posta elektronikoz jasoko duzu

Galdetu, liburutegiek erantzungo dute

Interneteko informazio-zerbitzu publikoa da: 24 orduz urteko 365 egunetan martxan dagoena eta beranduen hiru eguneko epean erantzuteko konpromisoa duena. Autonomia Erkidegoko liburutegien eta Kultura Ministerioaren arteko lankidetzaren bidez kudeatzen da.

Zer galdetu? Edozein gai jakin eta zehatz bati buruzko informazioa eta liburutegi partaideek bilatuko dute erantzuna beren informazio-baliabide ugari erabiliz: datu-baseak, entziklopediak, hiztegiak, buletinak, atlasak, bibliografiak, katalogoak eta beste hainbat erreferentzia-lan.