Obrak, Zerbitzuak, Auzoak

Obra, Zerbitzu eta Auzoetako Departamentuaren helburu nagusia da Udalaren eskumenak kudeatzea ondorengo arlo hauetan:

  • Bide-azpiegiturak, bide publikoen zolaketa.

  • Kaleko argiteria.

  • Hilerriak.

  • Garbiketa eta hondakinen bilketa.

  • Parkeak eta lorategiak.

  • Irisgarritasuna.

  • Euri-urak.

  • Gipuzkoako Ur Kontsortzioaren kontrola eta jarraipena, edateko uraren eta saneamenduaren kudeaketan.

  • Eraikuntza publikoen kudeaketa, mantentze-lanak eta segurtasuna.

  • Udalak antolatutako ekitaldi publikoen okupazioa kudeatzea.

  • Hiri-altzariak mantentzeko lanak.

Eskaintzen diren zerbitzuak

Herri-lanak:

  • Udalaren obra proiektuak gauzatzea.

  • Obren kontratazioan parte hartzea.

  • Udalak lehiaketa bidez esleitutako obren jarraipena egitea.

  • Obra txikiak kontratatu eta jarraipena egitea.

  • Udalaren lan-taldearekin obrak egitea.

  • Beste administrazioekin koordinatzea, beste erakundeek exekutatutako obrak kudeatzeko.

Azpiegiturak:

  • Euri-uren eta kaleko argiteriaren sareak mantentzeko lanak.

  • Bide publikoan hirugarrenek egindako lanen kontrola (ur edangarriaren kudeaketa koordinatua, hala nola sare hauena: ur zikinak, argi indarra, gasa, telekomunikazioak, telebanaketa).

  • Obretako segurtasuna, eta aldamioak, edukiontziak, obra baliabide lagungarriak, etab. jartzeko baimenak.

  • Hiriaren diseinua hobetzeko beharra aztertzea: oztopoak kendu, bide gorriak egin...

  • Urbanizazio-lanak onartu eta kontrolatzea, sustatzaile pribatuek nahiz publikoek eginak izan.

Zerbitzuak:

  • Udalaren eskumeneko zerbitzuak antolatu eta kudeatzea: ur hornidura, saneamendua, kaleko argiteria, azokak, hilerriak, kaleko komunak, kale garbiketa, hondakinen bilketa.

  • Parkeak, lorategi publikoak eta hiri-altzariak.

  • Beste erakundeek eskainitako zerbitzuak. Beharrak eta koordinazioa.

  • Osasun publikoa: desinfektatzea, arratoi- eta intsektu-galtzea.

  • Lan arriskuen aurreikuspena.

  • Autobabeserako plana.

Auzoak:

  • Auzoen behar guztien aurreikuspena eta ebaluazioa, kontuan izanda osotasunezko ikuspegia zerbitzu guztiak babesteko.

  • Landa auzoetako beharrei egokitutako zerbitzuak martxan jartzea.

Plangintza partekatua

Tolosako landa auzoak auzo erosoak eta biziak izan daitezen bertako bizi kalitatea hobetzeko ekintzak burutu

Ekintzen garapena ebaluatzeko erreferentziazko jarduera:

  • Auzoz auzo bilerak egin eta plangintza adostu, landako emakumeek dituzten beharrak eta premiak kontuan harturik.
  • Udal mugikortasunaren azterketa edota planaren baitan, landa-eremuari dagokion azterketa berezitua egin beharko da.
  • Plana irauten duen epean landa auzoetan urtero, inbertsioak egitea.

 

Betetze maila

%25
25