Udalarenak diren edo udal administrazioakoak diren bideen erabilera pribatiboaren edo aprobetxamendu bereziaren ordenantza erregulatzailea

Udal honek, Toki Erregimeneko Oinarriak arau­tzen dituen 7/85 Legearen 25. artikuluan, Toki Erakundeen Ondasunen Araudian eta horiekin bat datozen gainerako lege xedapenetan aurreikusitakoarekin bat, udal titulartasuna duten edo udalak kudea­tzen dituen bideen erabilera arau­tzen du, horiek hondatu ez daitezen. Aipatutako bideak arrazoi askorengatik honda daitezke: Edozein ibilgailu mota ibil­tzen delako bide horietatik basoak edo harrobiak ustia­tzeko, mea­tze lanak egiteko, lurrak mugi­tzeko eta, oro har, lanak egiteko. Erabilera arau­tze­aren beste arrazoi bat aipatutako jarduera eta lan horiek eragin ditza­keten kalteak ahal den heinean saihestea da, libre zirkula­tzeko eta Tolosako herritarren atse­den eskubideak errespetatuz.

Ordenantzaren testua eta eskaera orria, beheko artxiboetan eskura daitezke.

EranskinaTamaina
PDF icon Bideen erabilera pribatiboa.pdf78.2 KB