Irailaren 10ean hasiko da Leidorren zine denboraldi berria

Tolosako Udala
2020/09/07 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • Ostegunetik astelehenera izango dira emanaldiak eta edukiera %60koa izango da. Emanaldi bakoitzaren ondoren desinfektatze lanak egingo dira.

  • Sarreren salmentan eta bonuen sisteman berrikuntzak egongo dira gaur egungo egoerara egokitzeko, eta on-line eskuratu ahalko dira.

 

Ostegunean, irailak 10, hasiko da zine denboraldi berria Leidorren. Covid-19a dela-eta itxita egon da Leidor martxoaz geroztik, eta denbora tarte hau aprobetxatu du udalak zerbitzua gaur egungo egoerara egokitu eta hobetzeko. Hala, denboraldi berriarekin batera hainbat egokitzapen egingo dira Leidorren.

Astean bost saio eskainiko dira: ostegunetan zineforuma, larunbatetan zine arrunta (19:30ean), igandean zine arrunteko bi saio (16:00etan haurrei eskainitako zinea eta 19:30ean helduei zuzendutakoa) eta astelehenetan zine arrunta (20:00). Saio bakoitzaren ondoren aretoa desinfektatu egingo da, eta horretarako behar den denbora kontuan hartuta murriztu da emanaldi kopurua.

Gaur egungo egoerari erantzunez, Leidor zinearen edukiera %60koa izango da, eta 800 eserlekutatik 480 erabili ahalko dira. Eserlekuen artean 1,5 metroko tartea utziko da, bizikideak diren pertsonen artean izan ezik. Sarrerak eskuratzerakoan sistemak bizikideak elkarrekin jartzeko aukera emango du eta beste taldeen arteko tarteak automatikoki banatuko ditu. Horrez gain, eta zinemara joaten direnen segurtasuna bermatzeko, filma hasi aurretik sartu beharko da aretora, behin argiak itzalita galarazita egongo baita aretora sartzea.

 

Berrikuntzak sarreren salmentan eta bonuetan

Covid-19ak pertsonen arteko kontaktu fisikoa ahalik eta txikiena izatea eskatzen du, eta horrek zuzenean eragingo du sarreren salmentan. Hori dela-eta, eskuzko eragiketak murrizteko eta paperaren eta diruaren trukea ekiditeko, online bidezko sarrera salmenta jarriko da martxan. Horretarako Leidorrek webgune propioa izango du eta sarrerak eskuratzeaz gain, zineko programazio guztia ere bertan kontsultatu ahalko da. Tolosako Udalaren webguneko agenda atalean agertzen den informazioaz harago, filma bakoitzaren inguruko informazio zabala zein trailerrak kontsultatu eta ikusi ahalko dira Leidorreko webgunean behin hau martxan jartzen denean.

Bien bitartean, sarrerak erosteko herritarrek https://tickets.kutxabank.es/#/eu/ helbidera jo beharko dute. Webgune berria ostiralerako martxan egotea aurreikusten da.

Online sistema martxan jarrita, bonuen salmenta sistemak ere aldaketak izango ditu, salmenta modu berrira moldatzeko. Orain arte bonu bakoitza programazio aldi bakoitzarekin lotuta zegoen eta bonuaren erabilpena programazio horri lotuta zegoen. Online sistemak bonu sistema berri bat martxan jartzeko aukera ematen du, beraz, aurrerantzea bezeroak saio kopuruak erosiko ditu eta kode bat jasoko du saioak prezio murriztuan erosteko. Bonu horiek 6 hilabeteko indarraldia izango dute:

  • 10 saio  30€ (saio bakoitza 3€)

  • 20 saio  35€ (saio bakoitza 1.75€)

  • 30 saio  40€ (saio bakoitza 1.33€)

 

Bonuak ezingo dira estreinaldietarako erabili, soilik filma europarrak, independenteak eta zineforumean eskaintzen diren filmak ikusteko erabili ahalko dira. Orain arte, bonua zutenek prezio murriztuan eskuratzen zituzten bonuaz aparteko pelikulak ikusteko sarrerak. Aurrerantzean, ordea, sarrera arrunta erosi beharko dute.

Ez da haur zinemarako bonu berezirik eskainiko, haurrek film guztiak sarrera murriztuarekin ikusi ahal izango dituztelako.

Zineforumarekin lotuta, beste aldaketa bat ere egongo da, aurrerantzean ez baita saioen inguruko informazioa jasotzen duen esku-orririk banatuko. Horien ordez, sakelakoarekin eskaneatu ahalko den QR kodea daramaten kartelak jarrik dira. QR kode hori eskaneatuta, saioei buruzko informazio guztia eskuratu ahalko da.

Online ez ezik, leihatilan ere eskuratu ahalko dira sarrerak eta bonoak, eta ordainketa txartel bidez egiteko aukera eskainiko da.

Sarrera arrunten kasuan, orain arteko salneurriak mantenduko dira. Sarrera murriztua eskuratu ahal izateko, erretirodun edota gazteen kasuan, ezinbestekoa izango da sarrera leihatilan eskuratzea.

 

ZINE MOTA

SARRERA ARRUNTA

SARRERA MURRIZTUA

Zine komertziala

5,15

4,10

Zineforuma

4,10

2,05

Ikuslearen eguna

4,10

4,10

Haurren zinea

4,10

4,10

 

Honakoa izango da datozen asteetarako programazioa Leidor zineman:

 

Irailak 10, osteguna

20:30

El huevo del dinosaurio

Irailak 12, larunbata

19:30

Va por nosotras (Une belle equipe)

Irailak 13, igandea

16:00

Bihurri, Jauretxetik kale gorrira

 

19:30

Va por nosotras (Une belle equipe)

Irailak 14, astelehena

20:00

Va por nosotras (Une belle equipe)

Irailak 16, asteazkena

19:30

Temblores

Irailak 17, osteguna

20:00

An elefant sitting still

Irailak 20, igandea

16:00

Scooby!

Irailak 23, asteazkena

20:30

Un blanco, un blanco día

Irailak 27, igandea

16:00

Klara y el ladrón de manzanas

Urriak1, osteguna

20:30

Under the skin