Neurri bereziak Santu Guztien egunerako

Tolosako Udala
2020/10/28 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa
  • Tolosako Udalak doako autobus zerbitzua eskainiko du hilerrira joateko. Musika Eskolatik irtengo da autobusa hilerrira, eta 11 joan-etorri egingo ditu autobusak guztira.

  • Herritarren segurtasuna bermatzeko sarrera-irteerak bereizi egingo dira, musukoa erabiltzea derrigorrezkoa izango da, baita segurtasun tarteak mantentzea ere eta bisitak gehienez ere 20 minutukoak izango dira.


 

Azaroaren 1ean, Santu Guztien Eguna, Tolosako Udalak doako autobus zerbitzua eskainiko du hilerrira. Guztira 11 joan-etorri egingo dira, goizez 6 eta arratsaldez 5. Goizeko 9:00etan hasita 18:00ak arte irtengo da autobusa Musika Eskolatik; eta 9:30ean hasita 18:30ak bitartean hilerritik.

Honako hau da ordutegia:

 

  • Musika eskolatik irtengo da autobusa ordu hauetan: 9:00, 9:45, 10:30, 11:15, 12:00, 12:45, 15:00, 15:45, 16:30, 17:15, 18:00.

  • Kanposantutik Tolosarako ibilbidea hasiko du autobusak ordu hauetan: 9:30, 10:15, 11:00, 11:45, 12:30, 13:15, 15:30, 16:15, 17:00, 17:45, 18:30.

 

Autobusak egingo duen ibilbidea honakoa da: Musika Eskola – Geltoki – Berazubi – Iurramendiko biribilgunea – kiroldegia – Amarotz – Kanposantua – Iparragirre – Bizkaia kalea – J.A. Irazusta – Trinkete – Musika Eskola.

Hilerrian ezohiko neurriak hartuko dira guztion segurtasuna bermatzeko, jende pilaketak gertatu ez daitezen, Eusko Jaurlaritzaren arautegiari jarraiki. Alde batetik, sarrera eta ireteera bereiztuko dira, eta bi ate ezberdin erabiliko dira horretarako: eskuineko aldekoa izango da sarrera eta ezkerrekoa irteera. Erdiko atea, eraikuntza barrura ematen duena, itxita mantenduko da guztia espazio irekia izan dadin. Seinaleak jarriko dira sarrera eta irteera bereizteko, eta eskuak desinfektatzeko gela jarriko da sarreran. Bestetik, musukoaren erabilera derrigorrezkoa izango da eta distantzia mantentzeko seinaleak ere jarriko dira. Bisitek gehienez ere 20 minutuko iraupena izango dute.

Horrez gain, Tolosako Udaltzaingoak jakinarazi duenez, udaltzainen presentzia areagotuko da egunotan hilerrian eta inguruetan segurtasuna bermatzeko eta Ertzaintzarekin batera, lapurretak ekiditeko, zaintza plan bat jarriko da martxan.