«24.1 Iurramendi Pasealekua» azpiesparruko Urbanizazio Proiektua jendaurrean ipintzea

2022ko Otsailaren 14a

Tolosako Gobernu Batzarrak bi mila eta hogeita bateko abenduaren hamalauan, honako dokumentu hau hasierako izaeraz onartu eta jendaurrean ipintzea erabaki zuen:

«24.1 Iurramendi Pasealekua» azpiesparruko Urbanizazio Proiektua.

Euskadiko Lurzoruaren eta Hirigintzaren Legeko 196 artikuluak xedatutakoaren arabera, dokumentua hogei egunez jendaurrean jarrita egongo da, nahi duenak aztertu eta alegazioak aurkeztu ahal izateko.

Jendaurreko informazioaren iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta zabalkunderik handiena duten egunkarietan argitaratuko da. Aurrean aipatu den epea azken argitarapena egin eta biharamunetik hasiko da kontatzen.

Epe horrek dirauen bitartean, espedientea ikusi eta aztertu nahi duenak eskura izango du Tolosako Udaletxeko Hirigintzako bulegoetan (Plaza Zaharra, 6-B); alegazioak Sarrera Erregistroan aurkeztu behar dira Tolosako Alkateari zuzenduta.

Ikus iragarkia GAOn