Etxez-etxeko Laguntza Zerbitzua arautzen duen erreglamenduaren hasierako onarpena

2021ko Apirilaren 27a

Udalbatzarrak, 2021eko urtarrilaren 28an egindako Osoko Bilkuran, hasierako onarpena eman zion Tolosako Etxez-etxeko Laguntza Zerbitzua arautzen duen erreglamenduari.

Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituen Legearen 49.b artikuluak xedatzen duena betez, onarpen hori informazio publikorako ikusgai jartzen da hogeita hamar lanegunez, iragarpen hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, erreklamazioak aurkeztu ahal izateko.

Informazio publikorako epean erreklamaziorik aurkezten ez bada, hori behin betiko onartutzat joko da.

Jakinarazten da espedientea Tolosako Udaletxeko Osasun eta Gizarte Zerbitzuetako sailean dagoela ikusgai.

Halaber udaletxeko irigarkiaren tabloian eta udal web orrian argitaratuta egon da.

Tolosa, 2021eko otsailaren 19a.—Alkatea.

 

GAO iragarkia

Fitxategiak: 
PDF icon Arautegia.pdf