Iurramendi Egoitzaren aurrean jarriko diren 81 udal baratzeak erabiltzeko lizentziak esleitzeko prozesua

2021ko Azaroaren 05a

Tolosako Udalak Iurramendi Egoitzaren aurrean jarriko diren 81 udal baratzeak erabiltzeko lizentziak esleitzeko prozesua abiarazi du. Gehienez 4 urtetan zehar erabili ahal izango dira.

Esleipendun erabiltzaile bakoitzak fidantza eta urteko tasa ordaindu beharko ditu. Urteko tasa orokorra dago finkatuta eta desberdina da mugikortasun urriko pertsonentzat, langabetuentzat edo elkarteentzat.

Honakoak dira onuradun izateko bete beharreko baldintzak: Tolosan erroldatuta egotea eta gutxienez herrian bizitzea esleipena baino hiru urte lehenagotik, Tolosako Udalaren zerga-betebehar eta gainerako ordainketak egunean edukitzea, beste baratze ekologiko baten erabiltzailea den bizikidetza-unitate bateko kide ez izatea, eskatzaileak edo bere bizikidetza-unitateko kideren batek ez izatea nekazaritza-jarduerarako egokia den lurrik, eta zigorrik ez izatea lehenago aisialdirako beste baratze ekologiko baten jabe izan delako.

Eskaerak telematikoki edo UDATEn egin behar dira azaroaren 5a baino lehen. Kontsultatu deialdiaren oinarriak hemen.