Lizentzien adjudikazioa Iurramendiko aisialdiko udal baratzeak erabiltzeko

2017ko Abenduaren 31a

Deialdi honek helburu hauxe dauka: Tolosako Iurramendi Egoitzaren aurrean jarriko diren Tolosako Baratze Parkeko 81 udal baratzak erabiltzeko lizentzien emakidako baldintzak ezartzea.

Ohar garrantzitsua:
2017ko azaroaren 30ean Iurramendiko baratzetako zozketa egin beharrekoa zen. Zozketa egiteko erabili genuen aplikazio informatikoarekin arazoak izan genituenez,  zozketa berriz egitea  erabaki da. Zozketa berria, abenduaren 5ean, asteartean, arratsaldeko 18:30tan izango da Udaletxeko Pleno aretoan.