Lurraldea Lan Esparruko Informazio Batzordeak ohiko bilkura egingo du uztailaren 23n, lehen deialdia 9:30etan izango da eta bigarrena 10:30etan, osoko bilkura aretoan.

Hitzordua
Informazio gehiago

2025ko Uztailaren 23a

GAI ZERRENDA:

1.- 2025eko maiatzaren 21eko eta 2025eko ekainaren 18ko aktak onartzea, hala badagokio.

2.- 2025eko ekaineko Kudeaketa Txostena aurkeztea.

3.- Tolosako Hiri Antolamendu Plan Orokorreko «20.1 Amarotz paper fabrika», 2.1. eta 2.2. partzelan babes ofizialeko 111 eta 81 etxebizitza eraikitzeko obrak interes berezikoak edo udal onurakoak izendatzea, hala badagokio.

4.- Hasierako onespena ematea, hala badagokio, Tolosako Hiri Antolamendu Plan Orokorreko ondarearen udal katalogoaren aldaketa puntualari, hiriguneko hainbat txalet tipologiako eraikinak, bizitegi-eraikin kolektiboak zein eraikin instituzionalak barneratzeko.

5.- Hasierako onespena ematea, hala badagokio, Arramele zubiko behin betiko biribilgunea egiteko, nahitaezko desjabetzea izapidetzeko, presako prozeduraren bidez, beharrezkotzat jotzen diren ondasunen zerrendari, eta zerrenda hori argitaratzea zein jendaurreko informazioaren izapidea irekitzea.

6.- Galderak eta eskaerak.

Tolosar guztiak gonbidatuta daude bilerara.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA