Tolosako Udaleko Euskararen Aholku Kontseilua arautzen duen erregalamendua

2021ko Apirilaren 07a

Udalbatzarrak, 2021eko otsailaren 2an egindako Osoko Bilkuran, hasierako onarpena eman zion Tolosako Udaleko Euskararen Aholku Kontseilua arautzen duen erregalamenduari.

Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituen Legearen 49.b artikuluak xedatzen duena betez, onarpen hori informazio publikorako ikusgai jartzen da hogeita hamar lanegunez, iragarpen hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, erreklamazioak aurkeztu ahal izateko.

Informazio publikorako epean erreklamaziorik aurkezten ez bada, hori behin betiko onartutzat joko da.

Jakinarazten da espedientea Tolosako Udaletxeko Idazkaritzan dagoela ikusgai.

Tolosa, 2021eko otsailaren 4a.—Alkatea.

 

Ikusi GAO iragarkia