Udalak Ohiko Osoko Bilkura egingo du urtarrilaren 26an, osteguna, 19:30ean

2023ko Urtarrilaren 26a

Udalak Ohiko Osoko Bilkura egingo du urtarrilaren 26an, osteguna, 19:30ean, Tolosako Udaletxeko batzar-aretoan, honako gai-zerrenda honekin:

1. Akta hauek onartzea:

2022ko abenduaren 15eko Ohiko Osoko Bilkurakoa.

2022ko abenduaren 29ko Aparteko eta Premiazko Osoko Bilkurakoa.

2. Udal jabariko lokal edo higiezinak erabiltzeko baimenak edo lagapenak kudeatzeko arautegia hasieraz onartzea.

3. Ez onartzea Tolosako udal kirol-instalazioen kudeaketa integralerako zerbitzuen emakida-kontratuan indarrean dauden tarifak aldatzeko BPXPORT enpresak egindako eskaera.

4. Onartzea 2023. urtean udal langileen eta dedikazioz aritzen diren korporazio kideen ordainsarien igoera.

5. Onartzea Tolosako Udaleko lanpostu zerrendaren aldaketa eta akatsaren zuzenketa.

6. Hasieraz onartzea 2023ko dirulaguntzen eranskina aldatzeko proposamena 1-2023.

7. Hasieraz onartzea Tolosako Udalak eta bere Erakunde Publikoek ematen dituzten dirulaguntzak arautzen dituen Ordenantza Orokorraren aldaketa.

8. Onartzea Tolosako HAPOko «23. Usabal industrialdea 2» esparrua aldatzeko espedienteari hasiera ematea, eta horri dagokion herritarrek partehartzeko programa.

9: Hasieraz onartzea Zarata eta Bibrazioei buruzko udal ordenantza.

10. 2022/2974 Dekretuaren berri ematea: Tolosako Beotibar pilotalekuko kioskoa ustiatzeko eta obrak egiteko emakida-kontratuaren amaiera.

11. Berri ematea: Tolosako biztanleen erroldaren berrikuspenetik ateratako biztanleen kopuru ofiziala, 2022ko urtarrilaren 1ekoa.

12. Kreditu aldaketa hauen berri ematea: 20/2022, 21/2022, 22/2022 eta 1/2023

13. Galderak eta eskaerak.

Tolosar guztiak gonbidatuta daude ekitaldira.

 

 

 

Fitxategiak: 
PDF icon 20230126o_sinatuta.pdf