Tolosako Udaleko Euskara eta Hezkuntzako zerbitzu buruaren plaza hornitzeko hautatze-proben deialdia.

Egoera: 
Amaituta

Deialdi honen xedea Udal honetako funtzionarioen plantillan hutsik dagoen Euskara eta Hezkuntzako zerbitzuburuaren plaza jabetzan hornitzea da, karrerako funtzionario gisa. Plaza hori lehiaketa-oposizio sistemaren bidez beteko da, txanda librean. Lanpostu hori A1 sailkapen-taldean dago eta Administrazio Bereziko eskalakoa da, azpieskala teknikokoa. Lanpostu-mailako osagarria: 25. Berariazko osagarria: 18.270 euro/urtero. Ezinbestekoa da 4. hizkuntza-eskakizuna edukitzea, derrigortasun-data igarota.