Deialdi honen helburua honako hau da: Udal honetako funtzionarioen plantilan hutsik dauden pertsonal administratiboko lau plaza hornitzea, karrerako funtzionario gisa jabetzan, bat etorrita oinarri hauetako 1. eranskinean xedatutakoarekin. Plaza horiek hornituko dira, txanda librean, aldi baterako enplegua egonkortzeko prozesuen barruan, zeinak onartu baitziren Tolosako Udaleko Giza Baliabideak Arrazionalizatzeko Programa 2018-2020 izenekoaren baitan, bat etorrita 2018ko Estatuko Aurrekontu Orokorren 6/2018 Legearen 19.Bat.9 artikuluan xedatutakoarekin.
Gipuzkoa Aldizkari Ofiziala. Iragarkia
BOE. Iragarkia