Diru-laguntza Nafarroa Oinez Fundazioari (BDNS 421012)

Gobernu Batzarrak, bi mila eta hemezortziko uztailaren 2an, besteak beste, hartutako erabakia:


3. ONARTZEA NAFARROA OINEZ FUNDAZIOARI DIRU-LAGUNTZA EMATEA.
Nafarroa Oinez, euskararen aldeko festa, urriaren 21ean ospatuko da aurten, Tolosako Udalari 2017ko abenduaren 22an egindako eskaeran (erregistro zk.:10792) adierazten duten moduan.

Nafarroa Oinez-en helburu garrantzitsuena da laguntza ekonomikoak jasotzea Iñigo Aritza Ikastolarentzat, euskal irakaskuntza sustatzeko, euskararen egoera normalizatu dadin.

Bestalde, Tolosako Udaleko Gobernu Batzarrak 2015eko apirilaren 24an Euskara Sustatzeko Ekintza Plana onartu zuen 2015-2019 epealdirako, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak ezarritako jarraibideen arabera.

Aipameneko planaren helburuak direla-eta, bere ataletako batean,  Irakaskuntzarenean, diru-laguntzen alorrean, aipatzen da espresuki Nafarroa Oinez deritzon ekimena,  aintzakotzat hartuta ekitaldi horren interes publiko, sozial eta heziketakoa. Bere izaera berezia dela eta, deialdi publikoa egiteko zailtasuna justifikatuta dago.

Hizkuntza Politika eta Hezkuntza atalean, euskara sustatzeko helburuarekin, 1.000 euroko diru-laguntza ageri da izendatuta 0900.481.01.335.10 partidan Nafarroa Oinez (G71302871) onuradunarentzat, euskara sustatzeko, 2018ko udal aurrekontuaren kargura.

2018ko maiatzaren 16an, 2018/0983 Dekretua sinatu zen diru-laguntza hau bideratu ahal izateko eta Administrazio Orokorreko teknikariak ekainaren 25ean egindako txostenean dioenez, Gobernu Batzarra da berau bideratzeko eskumena duen bakarra, Kontuhartzaileak egindako txostena ere kontuan harturik.

 

Aurreko guztia kontuan izanik eta udal teknikariak egindako proposamena aztertu ondoren, Gobernu Batzar honek, aho batez eta alkateak emandako ahalmenez baliatuta,


E R A B A K I   D U


LEHENA.-  Berrestea 2018/0983 zenbakidun Alkatetza Dekretua, hau da, Nafarroa Oinez ekimenari 1.000,00 euroko diru-laguntza ordaintzea.
    •
BIGARRENA.- Diru-laguntzen Publizitate Sistema Nazionalera igotzea.

HIRUGARRENA.- Diru-laguntza hau Gardentasun atarian argitaratzea.

LAUGARRENA.- Erabaki honen berri ematea Kontuhartzailetzari eta Euskara  Departamentuari.