Energia plangintzak

Tolosako Udala aspalditik dago buru-belarri sartuta klima-aldaketaren aurkako borrokan eta negutegi efektua eragiten duten gasen murrizketan. 

Tolosako Udalak 2011. urtean  Alkateen Ituna sinatu zuen. Europako egitasmo honekin bat eginez, Tolosak 2020. urterako 3 konpromiso hartu ditu: energiaren kontsumoa % 20 gutxitzea, energi berriztagarrien erabilera % 20 handitzea eta C02 isurpenak % 20 gutxitzea. 

Egitasmo hau garatzeko plangintza bat egiten ari da. Plangintza honek arlo desberdinei eragingo die: bizitegiak, zerbitzuak, mugikortasuna, argiteria, energia-eraginkortasuna udal eraikinetan, energia berriztagarrien ezarpena, eraikuntza jasangarria, hondakinen kudeaketa...

BEROTEGI EFEKTUKO GASEN INBENTARIOA