2021eko DIRULAGUNTZEN LIKIDAZIOA. (Lehiazko Dirulaguntzak - KIROL SAILA)

2021eko DIRULAGUNTZEN LIKIDAZIOA (Lehiazko Dirulaguntzak - KIROL SAILA)

Tolosako Udalaren kirol politikak helburutzat hartzen ditu jarduera fisikoa eta kirola sustatzea, herritarren bizi kalitatea eta osasuna mantendu eta hobetzeko.

Espiritu horri eutsiz, xede desberdineko dirulaguntza lerroentzako, Kiroletako 2020ko deialdia egin zuen Tolosako Udalak. 2021eko maiatzaren 24ean, 2021/891 Alkate Dekretuak deialdia orokorra eta dagokion kreditu atxikipena onartu zituen. Deialdiko dirulaguntzen artean daude Kluben egiturazko garapenerako eta ohiko kirol jarduerak antolatzeko (1. eranskina), Eskola kirolerako (2. eranskina), Kirol Jarduera bereziak antolatzeko (3. eranskina), eta Igeriketa kanpainarako (4. eranskina) dirulaguntzak.

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak 2021eko ekainaren 8an argitaratu zituen deialdi horiek.

Tolosako alkateak zinegotzi delegatuei emandako eskumenez baliatuta, dekretu bidez, ondoren xedatzen diren dirulaguntzak onartu ditu Tolosako Udalak:

I. kluben egiturazko garapenerako (1. eranskina)

Elkarteak

Onartutako dirulaguntza

Eskolapioak Kirol elkartea

1.733,64 €

Samaniego–Orixe kirol kluba

1.932,51 €

Laskorain kirol elkartea

5.646,51 €

Tolosala A.F.K.E.

4.426,50 €

GUZTIRA

13.739,16 €

II. Eskola kirolaren jarduetarako (2. eranskina)

Ikastetxe (guraso elkarteak)

Onartutako Diru-laguntza

Gorosti guraso elkartea

9.416,57 €

Laskorain Guraso elkartea

11.560,95 €

Fundación educativa Jesuitinas-Herrikide

4.021,20 €

GUZTIRA

24.998,72 €

III. Kirol Jarduera bereziak antolatzeko (3.eranskina)

Elkarteak

Onartutako dirulaguntza

Kirolagunak elkartea

2.774,70 €

GUZTIRA

2.774,70 €

IV. Igeriketa kanpaina (4 eranskina)

Ikastetxeak

Diru laguntza

Samaniego euskal eskola publikoa

932,66 €

Laskorain ikastola

932,66 €

Fundación educativa Jesuitinas Herrikide

2.966,67 €

GUZTIRA

4.831,99 €