Eszena bonua - Zine bonua

Zer da Eszena bonua?

Eszena bonuak Tolosako Udalaren arte eszeniko eta musika egitarauan biltzen diren ikuskizunetarako eta emanaldietarako sarrerak deskontuarekin eskuratzeko aukera ematen du. 

Bonuak zortzi ikuskizun jasotzen ditu eta saio kopuru horren prezioa izatez 95 eurokoa bada ere, eszena bonuarekin erdi prezioan eskuratu daitezke sarrerak, 45 eurotan, hain zuzen. 

Non eskura dezaket Eszena bonua?

Dagoeneko Eszena bonuak online edo Leidorreko leihatilan eskuratu ahal dira. Azken kasu honetan, ohiko ordutegian edo ikuskizuna hasi baina ordubete lehenago hartu ahal izango da. 

2024ko bigarren seihilekorako bonuak urriaren 4tik 2025eko urtarrilaren 3ra arte erabil daitezke. 

Hemen Eszena Bonuak jasotzen dituen 8 ikuskizunak. 

  1. Cerodenero - Izaro – Urriak 4 | 20:00 | Leidor | Kontzertua
  2. Dantza eta Ondarea - Node – Urriak 18 | 20:00 | Leidor | Dantza
  3. Masustondoen Patioa - Vaiven – Urriak 25 | 20:00 | Leidor | Antzerkia
  4. Hizkidantza - El Lagarto Baila – Azaroak 9 | 17:00 | Leidor | Haurrentzako dantza
  5. Txalaparta - Kukai – Azaroak 22 | 20:00 | Leidor | Dantza
  6. Korrontzi: 20 urte – Abenduak 13 | 20:00 | Leidor | Musika
  7. EGO -  Euskadiko Gazte Orkestra – Abenduak 30 | 19:00 | Leidor | Musika
  8. De amar y desandar – Idoia Asurmendi - Urtarrilak 3 | 20:00 | Leidor | Musika

Zine bonuak

Zine bonuak ere eskuragarri daude online edota leihatilan

  • 10 saioko bonua 30 eurotan
  • 20 saioko bonua 35 eurotan
  • 30 saiokoa 40 eurotan

Zine bonuak saio bakoitzerako gehienez bi sarrera eskuratzeko aukera ematen du.