‘Irabazi arte’ telesailaren denboraldi berriaren estreinaldia Leidorren

Ayuntamiento de Tolosa
10/02/2025 | Euskara y Educación
  • Larunbatean izango da emanaldia, 17:00etan, eta doako gonbidapenak gaur arratsaldetik aurrera eskuratu ahal izango dira

 

Irabazi arte telesailaren laugarren denboraldia otsailaren 21ean hasiko da ETB1en, eta, horren aurretik, Tolosan izango da lehen atala ikusteko aukera: otsailaren 15ean, larunbatarekin, 17:00etan, Leidorren.

UEMAk eta EITBk egindako hitzarmen baten bidez egingo da estreinaldia Leidorren, Tolosa UEMAko kidea baita.

Larunbateko emanaldirako sarrera doakoa da. Gonbidapenak eskuragarri egongo dira astelehen honetatik aurrera: batetik, Interneten (leidorantzokia.janto.es), 17:00etatik aurrera; bestetik, 18:00etatik aurrera Leidorreko leihatilan jaso ahal izango dira, ohiko ordutegietan.