2026KO TOLOSAKO SAN JOAN JAIETAKO KARTELA HAUTATZEKO LEHIAKETA
1.- Lehiaketaren xedea
Lehiaketaren helburua da 2026ko Tolosako San Joan jaiak iragartzeko erabiliko den kartel ofiziala aukeratzea, bai publizitatean bai jaietako iruditerian erabiltzeko.
2.- Parte-hartzaileak
Lehiaketa honetan artista afizionatuek zein profesionalek parte hartu ahal izango dute.
Parte-hartzaile bakoitzak gehienez hiru lan aurkeztu ahal izango ditu.
3.- Lanen ezaugarriak eta aurkezpena
Kartelaren ezaugarriak honako hauek izango dira:
• Testua: kartelak testu hau izan behar du: “Sanjoanak 2026, ekainak 19–24, TOLOSA”. Erabilitako neurriak eta tipografiak irakurketa erraztu beharko dute.
• Tamaina: kartelak formatu bertikalean aurkeztu beharko dira, eta 50 x 70 cm-ko proportzioa izango dute.
• Kolorea eta teknika: libreak izango dira.
• Formatua: lanak formatu digitalean aurkeztu beharko dira, irudi bektorialeko artxibo batean.
Artxiboaren gutxieneko bereizmena 300 ppp-koa izango da, eta gehienezko pisua 5 MB-koa, hautaketaren lehen fasean.
Irabazleak bereizmen altueneko formatuan aurkeztu beharko du bere kartel-proposamena.
• Edukia: lanek originalak eta jendaurrean aurkezteko modukoak izan behar dute. Ezinbesteko baldintzak:
- Lanak egilearen sormenaren emaitza izan behar dute, ez beste batzuen kopia edo imitazioak.
- Ezingo dira aurkeztu adimen artifizialarekin egindako lanak.
- Lanek argitaragabeak izan behar dute, hau da, inoiz argitaratu edo jendaurrean erakutsi gabeak.
Baldintza horiek betetzen ez dituzten lanak deskalifikatu egingo dira.
• Aurkezpena: kartelak formatu digitalean aurkeztu beharko dira, Tolosako Udalak bere webgunean (www.tolosa.eus) eskainiko duen aplikazioaren bidez.
Aplikazio horretan kartel bakoitzari zenbaki bat esleituko zaio, eta zenbaki hori izango da sortzailearen identifikazio-zenbakia epaimahaiarentzat, sortzailearen anonimotasuna bermatzeko.
Era berean, kartelaren egiletza ezin izango da publiko egin lehiaketa-prozesua amaitu arte, ezta sare sozialen bidez ere (Instagram, Facebook, Twitter, You Tube, TikTok, etab.), eta hori deskalifikatzeko arrazoia izango da.
Hori horrela, fitxategiaren izenean lemak bakarrik azaldu behar du.
4.- Sariak
Lehiaketa irabazten duenak 500 € jasoko ditu.
5.- Aurkezteko epea
2026ko apirilaren 24tik maiatzaren 11era.
6.-Hautaketa-prozesua eta epaimahaiaren osaera
Kartel irabazlearen hautaketa-prozesua bi fasetan egingo da:
• 1. fasea - Epaimahai batek aurkeztutako lanak baloratuko ditu eta kartel finalista bat hautatuko du.
• 2. fasea - Ekainean emango da kartel irabazlearen berri.
Epaimahaiaren izendapena Kultura, Festak eta Gazteria Sailak egingo du, eta kartelak genero-berdintasunaren irizpideak betetzen dituela bermatuko da.
Epaimahaiaren egitura honako hau izango da:
• Mahaiburua: Kulturako zinegotzi ordezkaria.
• Bokalak: Diseinu Grafiko edo Arte Ederretako hiru espezialista.
• Idazkaria: Kulturako teknikari bat, hitzarekin baina botorik gabe.
Epaimahaiko kideek ezin izango dute lehiaketan parte hartu, eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren 40/2015 Legearen 23. eta 24. artikuluetan xedatutakoa bete beharko dute, abstentzioaren eta errefusatzearen arrazoiei dagokienez.
Balorazio irizpideak honako hauek izango dira:
• Aurkeztutako lanaren kalitatea.
• Esanahia: San Joan jaietako kartela aurkezteko eta irudikatzeko gaitasuna.
• Sormena proposamenaren garapenean.
7.- Epaimahaiaren betebeharrak
Epaimahaiak hautaketa-prozesuaren edozein unetan deskalifikatu ahal izango ditu inguruabar hauetakoren bat betetzen duten lanak:
• Egiletza zalantzazkoa dutenak.
• Pertsonen duintasunaren aurkakoak direnak.
• Beste lan batzuen plagioa direla uste direnak.
8.- Obraren baldintzak
Erabilitako irudiek generoen arteko oreka izan beharko dute, rol eta estereotipo tradizionalak indartu gabe, eta sexu, arraza, adin, kultura edo sexu- orientazioagatik gutxiesteko tratamendurik gabe.
Era berean, ez dute alkoholaren edo drogen kontsumoarekin lotutako mezu, irudi edo seinalerik izan behar.
Saritutako kartela eta haren erreprodukzio eskubide guztiak Tolosako Udalaren jabetzapean geratuko dira. Udalak horiek bere ustez egokiak diren publizitate-lanetan ere erabili ahal izango ditu. Kasu horietan, egileek ez dute inolako erreklamaziorik aurkezteko eskubiderik, ezta jadanik eskuratutako sariaren gainetik bestelako ordainik jasotzeko ere.
Gainera, saritutako lanak izan ditzakeen jabetza intelektualeko eskubide guztiak Tolosako Udalari lagako zaizkio, inolako kontraprestaziorik gabe.
9.- Ezingo dira onuradunak izan
a) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan aurreikusitako egoeretako batean dauden pertsonak edo erakundeak (2003ko azaroaren 18ko BOE).
b) Tolosako Udalarekin hartutako zorren ondorioz premiamendu bidezko kobrantza-prozeduretan sartuta dauden partikularrak edo erakundeak, bai eta Udal horrekiko zerga-betebeharrak egunean ez dituzten pertsonak edo erakundeak ere, zor horiek benetan ordaindu edo bete arte; salbu eta zor horiek geroratuta, zatikatuta edo betearazpena etenda badago.
10.- Informazio gehiago
Lehiaketari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, interesdunek Kultura, Festak eta Gazteria Sailarekin jarri beharko dute harremanetan.
Arreta-ordutegia astelehenetik ostiralera izango da, 10:00etatik 13:00etara. Horretarako, 943 67 03 83 telefono-zenbakira deitu edo festak@tolosa.eus posta elektronikora idatzi daiteke.
11.- Aplikatu beharreko arautegia
Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauen onarpena dakar.
Oinarri hauen aurka eta horien betetzean hartuko diren erabaki administratiboen aurka, aukerazko errekurtso hauek jar daitezke:
Administrazioarekiko auzibidean aurkaratzea aurkeztu aurretik, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Alkatetzari, hilabeteko epean, dagokion erabakia hartu eta hurrengo egunetik kontatuta, 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan xedatutakoa jarraituz, Administrazio Publikoen Prozedura Administratibo Komunari buruzkoa.
Bestela, interesdunek bi hilabeteko epean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute, dagokion erabakia hartutako hurrengo egunetik kontatuta, aurreko errekurtso potestatiboaren ordez edo horren erantzunaren aurka. Errekurtso hori Donostiako administrazioarekiko auzien epaitegian aurkeztu beharko da.
Halaber, ebazpen espresurik ez badago, bai prozedura amaitzeko, bai aurreko errekurtsoari erantzuteko, interesdunek edozein unetan administrazioarekiko auzi-errekurtso aurkeztu ahal izango dute. Errekurtso hori Donostiako administrazioarekiko auzien epaitegian aurkeztu beharko da.
12.- Datuen babesa
Datu pertsonalak tratatuko dira Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko 2018ko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan xedatutakoaren arabera.
Datu pertsonalak tratatzeko legitimazioa interesdunaren berariazko baimenean eta lehiaketaren oinarri arautzaileen onarpenean oinarritzen da (DBEOaren 6.1.a). Halaber, adostasuna edozein unetan kendu ahal izango da, aldez aurretik egindako tratamenduen zilegitasunari eragin gabe.
Parte-hartzaileek bermatu eta erantzungo dute beren informazio pertsonalaren egiazkotasun, zehaztasun, indarraldi eta benetakotasunaz, eta 3/2018 Lege Organikoak eskatzen duen berariazko baimena lortu izanaz, aurkeztutako obretan agertzen diren pertsonei dagokienez.
Halaber, parte-hartzaileek bermatzen dute 1982ko maiatzaren 5eko 1/1982 Lege Organikoaren eskakizunak betetzen dituztela, ohorerako, norberaren eta familiaren intimitaterako eta norberaren irudirako eskubidearen babesa arautzen dutenak, eta beren obretan hirugarrenen irudia erabiltzeko legezko baimena eta/edo gaikuntza dutela.
Datuak lehiaketa kudeatzeko beharrezkoak diren bitartean gordeko dira, eta, amaitu ondoren, legeek edo nahitaez bete beharreko arauek ezarritako betebeharrak eta erantzukizunak betetzeko legez ezarritako epeetan, edo agintaritza eskudunek, zuzenbidearen arabera, hala eskatzen dutenean, ezabatuko dira edo tratamendua amaituko da.
Tratatzen diren datuak beharrezkoak
dira lehiaketa kudeatzeko, lehiakideekin
harremanetan jartzeko eta saria emateko.
Datuetan oinarritutako erabaki automatizaturik ez da hartuko, eta ez dira erabiliko pertsonaren profila sortzeko.
Datu pertsonalak ez dira hirugarrenei komunikatuko, ezta hirugarren herrialdeetara edo nazioarteko erakundeetara transferituko ere.
Izena eman hemen
Irudi korporatiboa
| Fichier attaché | Taille |
|---|---|
| 266.74 Ko | |
| 884.92 Ko |


.jpg)
