Nola eragin seme-alaben hizkuntzan? Familientzako bi saio

Ayuntamiento de Tolosa
11/11/2025 | Euskara y Educación
  • Guraso euskaldunentzako saioa izango da bat, seme-alaben hizkuntza-ohituretan eragiteko gakoak lantzeko; bestea, guraso erdaldunentzako saioa, euskaraz jakin gabe ere seme-alabei laguntzeko.
     

Tolosako Udalak bi hitzaldi antolatu ditu familientzat, seme-alabekin eta euskararekin lotuta. UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen bidez emango dira bi saioak.

Lehen saioa familia erdaldunei zuzendua izango da, eta landuko da nola lagundu seme-alabei nahiz eta euskaraz ez jakin. Tolosan eskolatutako umeak D ereduan ari dira, euskaraz, baina guraso batzuek zailtasunak izan ohi dituzte seme-alabei laguntzean, euskaraz ez dakitelako. Gaztelaniaz izango da hitzaldia, goiburu honekin: ¿Cómo ayudar a mi hijo/a sin saber euskera? Azaroaren 19an izango da hitzaldia, 17:30ean, Galtzaundiren egoitzan, Plaza Berrian. Saio irekia da, doakoa. Izena eman behar da lotura honetan

Bigarren hitzaldia guraso euskaldunei begirakoa izango da, eta hau izango da gaia: Nola eragin gure seme-alaben hizkuntza-ohituretan? Saioaren helburua izango da seme-alaben hizkuntza-jokabideak ulertzea, eta familiak nola eragin dezakeen lantzea. Euskaraz izango da saio hori, abenduaren 2an, 17:30ean, Galtzaundiren egoitzan, Plaza Berrian. Saio irekia da hori ere, doakoa, eta izena helbide honetan eman behar da

UEMAren Hedatu hezkuntza-proiektuaren barruan txertatuta daude saio hauek. Tolosako ikastetxe guztietan lantzen dute Hedatu hezkuntza-proiektua, eta hiru jomuga nagusi ditu: ikasleak, hezitzaileak eta familiak. Hain justu ere, hitzaldi hauekin familietan eragitea da helburua.