Gure herriko kultura bizia pertsona, talde, elkarte eta sortzaile askoren lanari esker eraikitzen da. Horregatik sortu du Udalak Kultur Erakusleihoa, herriko kultura eragileen katalogoa: gure herriko sormenari, talentuari eta kultur ekarpenari leiho bat irekitzeko eta, nola ez, herrian kulturaren arloan jarduten duten pertsona, talde eta elkarteak elkartu, ezagutarazi eta elkarrekin sare sendoago bat ehuntzeko.
Musikaria bazara, antzerkia egiten baduzu, dantzan aritzen bazara, ipuinak kontatzen badituzu, idazten, margotzen, argazkiak egiten, artisautzan edo kulturaren beste edozein adierazpidetan jarduten baduzu, katalogo hau zuretzat ere bada.
Hauek dira katalogo honen helburuak:
- Herriko talentua eta kultur jarduera ikusgarri egitea.
- Sortzaileen, elkarteen eta herritarren arteko harremanak erraztea.
- Elkarlan berriak eta kultur ekimenak sustatzeko tresna izatea.
- Udalaren kultur programaziorako erreferentziazko baliabidea osatzea.
Parte hartzea borondatezkoa eta doakoa da, eta zure jarduera herritarrei, beste kultura-eragileei eta Udalari ezagutarazteko aukera emango dizu.
Izena emateko, mesedez, bete formulario hau: 


.jpg)

