Ohitura osasungarriak sustatzeko eta pertsona bakoitzaren beharretara egokitutako ariketa fisikoa gidatzeko zerbitzua da. Ikuspegi integrala hartzen du aintzat, horretarako beste profesional batzuekin koordinatuz (medikuak, psikologoak, nutrizionistak,…); izan ere, jarduera fisikoaz harago, auto zaintzaren eta ongizatearen kultura sustatzeko asmoa baitu. Programatuta dauden taldeko jarduerei, proiektu berriak gehituko dira.
NOLA FUNTZIONATZEN DU?
- Harremanetarako telefonoa edo posta elektronikora idatzi. Anbulategitik ere har daiteke hitzordua.
- Pertsonaren diagnostikoa egin.
- Ariketa fisikoari lotutako plangintza proposatu, pertsonaren ezaugarriak aztertuta.
- Jarraipena egin..
Jarduera fisiko eta kirol orientatzailearekin hitzordua hartu:
Ordutegia
- Astelehena 11:00 - 13:00
- Osteguna 15:00 - 17:00
- Ostirala 08:00 -10:30
Harremanetarako
- 688 840 425
- mugitolosa@tolosa.eus
Jarduera fisiko eta kiroletako orientazio zerbitzuaren eskuorria


.jpg)
