Gure bizitza zeharkatzen duten gai filosofiko eta existentzialei buruz talde elkarrizketaren bidez hausnartzeko eta sakontzeko gonbidapena da eztabaida klub hau. Galderak, irakurketak, film laburrak eta artelanak oinarri hartuta, elkarrizketa ordenatu eta argudiatuetan murgilduko gara, gure barne-kezka sakonei erantzunak ematen saiatzeko. Ez da beharrezkoa filosofiari buruzko aurretiazko ezagutzarik edukitzea. Talde hau helduei zuzentzen zaie eta saioak gaztelaniaz izango dira.
Miren Camisón filosofoaren eskutik, hiru saio izango ditugu, bakoitza gai ezberdin baten inguruan. Bi saiotan irakurgaiak egongo dira, eta liburutegiak lortuko ditu parte-hartzaileentzat:
- Urriak 22: aurrezjuguak
- Azaroak 20: adiskidetasuna (irakurgaia: Sobre la amistad: libros VIII a IX, Aristóteles),
- Abenduak 18: arrazoia izatearen artea (irakurgaia: El arte de tener razón, Arthur Schopenhauer)
Izena ematea nahitaezkoa izango da, eta ekintzak 15 parte-hartzaileko aforoa izango du.
Irakurketa kluberako zeinu-hizkuntzako zerbitzua behar baduzu, aldez aurretik jakinarazi behar diguzu liburutegian.
EMAN IZENA


.jpg)
