Tokiko Hazien tailerra igandean, abenduak 2, Iurramendiko Baratze Parkean

Ayuntamiento de Tolosa
26/11/2018 | Medio Ambiente

Igande honetan, abenduak 2, Tolosako Baratze Parkean, Iurramendin kokatua, Tokiko Haziei buruzko tailerra egingo da. Goizeko 11:00etan hasiko da eta 2 ordu inguru irautea dago aurreikusia. Tokiko Hazien ugalketa, bilketa eta kontserbazioari buruz jardungo da bertan. Doanekoa da eta irekia, baina plaza erreserbatu behar da, mugatuak baitira: 695 783 656 telefonoan edota haziensareagipuzkoa@gmail.com -era idatzita. Bertaratzen direnen artean tokiko haziak ereiteko kit-a banatuko da.